Literatur Emailuak
189 zenbakia: 2005eko irailaren 1ean
Susa literatura argitaletxea 

Euskaldunon Egunkariako literatur kritikak

1990eko abenduaren 6an 1. zenbakia kaleratu eta 2003ko otsailaren 20an bortxaz itxi zuten arte, Euskaldunon Egunkariak euskal literaturen segimendua egin eta liburuen kritikak plazaratu zituen. Inoiz kritikaren bat idatzitakoez gain, liburuen kritika idaztea hainbatek zeregin finkotzat izan zuen: Amaia Iturbide, Ana Urkiza, Anjel Zelaieta, Edorta Jimenez, Jose Jabier Fernandez, Joxe Beristain, Juan Luis Zabala, Karlos Linazasoro, Karlos Zabala, Markos Zapiain, Miel Anjel Elustondo, Mikel Aldalur, Xabier Aldai. Eta noski, 90eko hamarkadako euskal literaturako liburu esanguratsu denei buruzko kritikarik agertu zen. Lehenengo laurak, adibidez, 1990eko abenduari dagozkionak, hauexek dituzu:  Edorta Jimenezen AtoiuntziaImanol Irigoienen Argiaren barne-distantziakPatxi Ezkiagaren Baladak eta Pablo Sastreren Kristalezko bularrak.
Literaturaren Zubitegian eta Kritiken Hemerotekan irakur daitezke Egunkarian argitaratu ziren 415 kritika.  Literaturaren Zubitegian honenbestez 2.000tik gora dira jarri ditugun kritikak. Bestalde, eta azken eguneraketak egin eta gero, 719 dira webgunean dauden idazleak. Horietarik ia 300ek badute beren liburu baten kritikaren bat.

Lau testu gehiago osorik euskaraz.net atarian

Euskaraz.netek beste lau testu gehitu dizkio Liburu digitalak bildumari: Gregorio Mujikak 1919an idatzitako Utzi beharko atal bateko barre antzerkia; Antonio Amundarainen Lore bat lohitan, Iztundek 1929an Donostian antzeztua, eta Zirt edo zart antzerki lanak; eta Dionisio Azkue Dunixik 1929an eman zuen Atzoko Donostia hitzaldia.

Iñigo Aranbarriren Dordokak eta Elurrak

Jonas Poisson (Susa, 1986) liburuarekin jotako kolpeak segida izan zuen Dordokak eta Elurrak (Susa, 1989) poemarioarekin. Harrien lauhazka bikainarekin 1998an biribildua. Mundu sinboliko oso bat eta ahots indartsua erakutsi zigun Iñigo Aranbarrik, hitzez hitz eraikita dauden poemen bitartez. Aranbarri gaur egungo euskal literaturako ezinbesteko erreferentzia da. Hemen duzue osorik Dordokak eta Elurrak.

Efemerideak

1934 irailak 1: Gotzon Garate jaio zen Elgoibarren.

1938 irailak 1:
Mikel Lasa jaio zen Donostian.

1708 irailak 2: Sebastian Mendiburu jaio zen Oiartzunen.

1876 irailak 3:
Federiko Belaustegigoitia jaio zen Laudion.

1899 irailak 3:
Errose Bustintza jaio zen Mañarian.

1949 irailak 3:
  Pablo Fermin Irigarai Larreko hil zen Iruñean.
 
1912 irailak 4: Eusebio Erkiaga jaio zen Lekeition.

1937 irailak 5: Arturo Kanpion hil zen Donostian.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: