Literatur Emailuak
188 zenbakia: 2005eko abuztuaren 25ean
Susa literatura argitaletxea 

El Diario Vasco-ko literatur kritikak

El Diario Vasco egunkariaren DVZabalik euskarazko gehigarrian hasia lehenagotik,  1992ko udazkenaz geroztik gaur arte jardun du —eta segitzen du— Felipe Juaristik liburuen kritikak egiten, euskarazko liburuen kritiken ardurarekin. Armiarma webgunean jarri ditugu El Diario Vasco egunkarian 1992tik 2001era bitartean argitaratutako 245 kritika, eta dagoeneko 1.300etik gora dira Literaturaren Zubitegian jasotako kritikak. Kritiken hemerotekara ere bildu ditugu.

Bala zeru urdina

Hemezortzi urte zeuzkan eta esateko gauzak eta haiek esateko grina eta modua. Hartara, indarrez kaleratu zuen Xabier Aldaik Bala zeru urdina poemarioa, 1993an, Susa argitaletxearekin. Lubaki Bandako kide zen, eta hain zuzen bera izan zen talde hartan liburua argitaratzen lehena. Zazpi urteko isilune baten ondotik, 2000. urtean narrazio liburua kaleratu zuen, Bazterrekoak. Osorik daukazue Bala zeru urdina.

Efemerideak

1984 abuztuak 26: Luis Egia hil zen Tolosan.

1949 abuztuak 27: Ander Arzelus Luzear hil zen Baionan.

1963 abuztuak 27: Sebero Altube hil zen Gernikan.

1982 abuztuak 27: Plazido Mujika hil zen Loiolan.

1856 abuztuak 30: Kaietano Sanchez Irure jaio zen Donostian.

1956 abuztuak 30: Jose Gontzalo Zulaika Aita Donostia hil zen Donostian.
 
1831 abuztuak 31: Ramon Artola jaio zen Tolosan.

2003 abuztuak 31: Mario Onaindia hil zen Gasteizen.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: