Literatur Emailuak
187 zenbakia: 2005eko abuztuaren 18an
Susa literatura argitaletxea 

El Correo Español-ko literatur kritikak

188 kritika gehiago ditu Literaturaren Zubitegiak, eta dagoeneko 1.000tik gora dira gunean dauden kritikak. Eguneraketa El Correo Español egunkariko kritikak gehituz egin dugu, 1996tik 2001 bat bitartean Javier Rojok idatzi dituen kritikak hain zuzen ere (2001etik gaur artekoak lehendik bazeuden). Literaturaren Zubitegian liburu bakoitzari eransteaz gain, Kritiken Hemerotekan ere jarri ditugu. Bertantxe ikus dezakezu zein diren iruzkindutako liburuak.

Thomas Mannen heriotzaren 50 urte

1955eko abuztuaren 11n zendu zen Thomas Mann, Alemaniako literaturak XX. mendean ezagututako idazle handienetako bat. II. Mundu Gerrara bitarteko gizarte alemaniarra erretratatu zuen bere eleberrietan, estilo aldetik ere ekarpenak eginez eleberrigintzari. 1929an Nobel saria jaso zuen. Buddenbroktarrak, Mendi magikoa eta Fausto doktorea dira bere lanik esanguratsuenak, euskaraz dagoen bakarrarekin batera: Herioa Venezian. Literatura Unibertsala bildumaren baitan kaleratu zen, Ibaizabal etxearekin, 1992an, Xabier Mendigurenek euskaratua. Osorik eskaintzen dizuegu.

Efemerideak

1845 abuztuak 18: Juan Ignazio Iztueta hil zen Zaldibian.

1888 abuztuak 20: Louis Dassance jaio zen Uztaritzen.

1906 abuztuak 20: Ramon Artola hil zen Donostian.

1915 abuztuak 20: Koldo Mitxelena jaio zen Errenterian.

1953 abuztuak 20: Errose Bustintza hil zen Mañarian.

1891 abuztuak 22:  Bernardo Maria Garro Otxolua jaio zen Mundakan.

1916 abuztuak 22: Jose Antonio Loidi Bizkarrondo jaio zen Errenterian.

1935 abuztuak 22: Eñaut Etxamendi jaio zen Ezterenzubin.

1749 abuztuak 23: Salvat Monho jaio zen Izturitzen.

1916 abuztuak 24: Kaietano Sanchez Irure hil zen Donostian.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: