Literatur Emailuak
186 zenbakia: 2005eko abuztuaren 11n
Susa literatura argitaletxea 

Berba legezko aiztoak

Ttu-Ttuá aldizkariko bultzatzaileetarik bat, Bilboko Aurrezki Kutxaren saria irabazi eta antzerki-lan bat izan zen  Joanes Urkixoren lehen publikazioa: Eta beharbada ispilu beltz bat. Narrazioak argitaratu zituen ondoren, Elur gainean (1984) eta Lurra deika (1991), biak Erein argitaletxearekin. Tartean, 1990ean, oraingoz bakarra duen poema liburua kaleratu zuen Susarekin, orain osorik aurkezten dizuegun Berbak legezko aiztoak.

Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin

Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin nobela jarri dute irakurgai euskaraz.net gunean. 1915ean Oiartzunen jaioa Donostiako Udaleko langilea izan zen urtetan, eleberrian bertan kontatzen digun eran. 1964ko Agora saria jaso zuen nobelan haurtzaroko eta gerra garaiko kontu lazgarrien berri ematen du Salaberriak euskara bizi ederrean. Beste bi liburu ere eman zituen argitara Auspoa liburutegian : bertso jarriak biltzen dituen Nere soroko emaitzak, eta Sagardotegiak, Donostia inguruko sagardotegi ezagunen berri ematen duena.

Efemerideak

1899 abuztuak 11: Alejandro Tapia Perurena jaio zen Iruñean.

1919 abuztuak 11:
Alfonso Maria Zabala hil zen Hernanin.

1924 abuztuak 12: Xabier Gereño jaio zen Bilbon.

1939 abuztuak 12:
Juan Bautista Eguzkitza hil zen Lemoan.

1820 abuztuak 13: Jose Mari Iparragirre jaio zen Urretxun.

1828 abuztuak 14: Jean Baptiste Elizanburu jaio zen Saran.

1860 abuztuak 14:
  Jose Manuel Lujanbio Txirrita jaio zen Ereñozun.

1898 abuztuak 15:  Ander Arzelus Luzear jaio zen Donostian.

1984 abuztuak 16: Pierre Narbaitz hil zen Kanbon.

2003 abuztuak 16:
Sebastian Salaberria hil zen Hernanin.

1775 abuztuak 17:
Jose Paulo Ulibarri jaio zen Okondon.

1950 abuztuak 17:
Paulo Zamarripa hil zen Sondikan.

1979 abuztuak 17:
Iokin Zaitegi hil zen Arrasaten.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: