Literatur Emailuak
184 zenbakia: 2005eko uztailaren 28an
Susa literatura argitaletxea 

Espaloian dago munduaren xilkoa

Joakin Balentziaren lehen poesia lana izan zen Espaloian dago munduaren xilkoa, 1989an Susa argitaletxearekin kaleratua. Aurreko urtean narrazio liburua kaleratua zuen Pamielarekin, Heriotzaren ipurdikoa izenekoa. Gerora, beste bi poema liburu argitaratu ditu, Gipuzkoa Donostia Kutxarekin saria irabazitako Amaigabeko zikloa 1995ean, eta 2002an, Hatsa Elkartearen bitartez, Egunkari ezkutua. Argitaratzen hasi aurretik, orduan ohizkoa zenez, literatur aldizkarietan egina zuen bidea, Korrok aldizkariaren atzean ziharduen taldean ibili baitzen. Osorik eskaintzen dizuegu Espaloian dago munduaren xilkoa.

Efemerideak

1887 uztailak 28: Maddi Ariztia jaio zen Saran.

1970 uztailak 28: Dominique Soubelet hil zen Hiriburun.

1897 uztailak 29: Manuel Sota jaio zen Areetan, Getxon.
  
1906 uztailak 30: Ramon Murua jaio zen Ordizian.

1987 uztailak 30: Manuel Lekuona hil zen Oiartzunen. Eun dukat liburua osorik dago Klasikoen Gordailuan.

1918 uztailak 31: Jaime Kerexeta jaio zen Elorrion.

1839 abuztuak 3: Martin Gilbeau jaio zen Urruñan.

1905 abuztuak 3:  Estepan Urkiaga Lauaxeta jaio zen Laukizen.

1929 abuztuak 3: Bitor Garitaonandia hil zen Donostian.

Bereterretxeren kantorea

Poema eder hau, Bereterretxeren kantorea hartu du oinarri Pier Paul Berzaitzek Bereterretx pastorala sortzeko. Andozeko ibarreko lau herritako lagunak lanean izan dira urte guziz, pastoralaren prestatzeko. Lehen aldiz jo zuten iragan igandean eta berriz eskainiko dute uztailaren 31ean, igandez, arratsaldeko 15:30etan Ligi Athereiko eremuan. Aurtengoan berrikuntza ugari gehitu dizkiote pastoralari: galizierazko kantu bat, Itxaro Bordaren poemekin konposatutako bi abesti eta Tibeteko musikarekin sortu lamien dantza garaikide bat bertzeak bertze. Pastoraleko testua osorik eskaintzen dute Berriak eta Sü azia elkarteak.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: