Literatur Emailuak
182 zenbakia: 2005eko uztailaren 14an
Susa literatura argitaletxea 


Katharina Blumen ohore galdua

1985eko uztailaren 16an, orain hogei urte, zendu zen Heinrich Böll idazlea.  Alemaniako Kolonia herrian jaio zen 1917. urtean, eta II. Mundu Gerraren ondorengo Alemaniako prosaren gailurretako bat izan da. Gerran parte hartu eta preso egon ondoren, 1947tik aurrera hasi zen idazten. Bere eleberriek Alemaniako gizartearen erretratu kritikoa osatzen dute. 1972an Nobel saria jaso zuen. Bere bi lan ezagunenetakoak euskaratuta daude, Pailazo baten aburuak eta Katharina Blumen ohore galdua (horrez gain nabarmentzekoa da Talde eta anderearen erretratua lana ere).  Lehenik, baina, Aingeru Epaltzak ekarri zuen euskarara bere narrazio bat, 1985ean, Korrok aldizkarian kaleratua: Lanerako zaletasuna gutitzeko pasadizoa. Jose Antonio Azpirozek euskaratu zuen Pailazo baten aburuak (Elkar, 1986), eta  Pello Zabaletak Katharina Blumen ohore galdua (Elkar, 1989). Azken hau osorik eskaintzen dizugu.


Efemerideak

1782 uztailak 14: Sebastian Mendiburu hil zen Bolonian, Italian.

1915 uztailak 14: Mariano Izeta jaio zen Elizondon.

1934 uztailak 15: Manex Erdozaintzi-Etxart jaio zen Oztibarren.

1902 uztailak 16: Andoni Urrestarazu Umandi jaio zen Araian.

1912 uztailak 16: Serafin Baroja hil zen Beran.

1849 uztailak 20: Juan Jose Mogel hil zen Markinan.

1902 uztailak 20: Marzelino Soroa hil zen Donostian.


Agenda

Poesia egunak burutuko dira uztailaren 15etik (ostirala) 17ra (igandea) Ean. Poesia mailu bat da? lelopean; hitzaldiak, errezitaldiak, mahainguruak eta ekitaldi ezberdinak izango dira.

Edu Zelaietak Mugaldekoak poema liburuan oinarritutako errezitala egingo du uztailaren 18an (astelehena) 22:00etan Iruñeko Larraona Ikastetxean, lagun dituela Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: