Literatur Emailuak
181 zenbakia: 2005eko uztailaren 7an
Susa literatura argitaletxea 


Marinela, Joseba Sarrionandia eta Mikel Antza

1985eko udaberrian elkar ezagutu zuten Mikel Antzak eta Joseba Sarrionandiak. Sarrionandiak Fernando Pessoaren O Marinheiro antzezlana euskaratu zuen, eta Mikel Antzak testuarekin antzezlana prestatu, eta Susa argitaletxearekin Marinela lana kaleratu. Liburuak, testuaren jatorrizko bertsioaz gain, Iurretakoaren hitzaurre eta oharrak dakartza. Elkar ezagutze horren ondotik etorri ziren Martuteneko espetxean antolatutako kultur ekitaldiak, batez ere azkena, 1985eko uztailaren 7koa (igandea), orain 20 urte, Joseba Sarrionandiak eta Iñaki Pikabeak kartzelatik hanka egin zutenekoa. Hemen daukazue Marinela liburua osorik.


Efemerideak

1837 uztailak 9: Luis Zirilo Iza jaio zen Bilbon.

1875 uztailak 9: Jean Barbier jaio zen Donibane Garazin. Klasikoen Gordailuan Supazter xokoan (1924), Ixtorio-mixterio (1929) eta Piarres II (1929) irakurriko dituzu osorik.

1877 uztailak 9: Pierre Lhande jaio zen Baionan.

1999 uztailak 9: Jose Antonio Loidi Bizkarrondo hil zen Irunen. Olerti aldizkarian euskaratu eta sortutako poemak irakurtzeko moduan dira.

1969 uztailak 10: Rikardo Arregi hil zen auto istripuz Mendaron.

2004 uztailak 12: Augustin Zubikarai hil zen Galdakaon.




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: