Literatur Emailuak
180 zenbakia: 2005eko ekainaren 30ean
Susa literatura argitaletxea 


Bigarren jatorriko makinizkribua

Orain 15 urte, 1990eko ekainaren 25ean hil zen Manuel de Pedrolo idazle katalana. 1915ean L'Aranyon jaioa, Bartzelonara jo zuen gaztetan, eta CNT sindikatuan militante jardun. 36ko gerra galduta, kontzentrazio-eremutik irten eta gero hainbat lanbide izan zituen, idazle bizitzen aritu zen arte. Antzezlanak eta eleberriak idatzi zituen batik bat, gai-eremu oso difenreteak landuz: kronika, zientzia fikzioa, eleberri beltza... Kataluniako literaturako izen garrantzitsua, 1985ean ekarri zuen euskarara Jokin Lasak: Bigarren jatorriko makinizkribua argitaratu zuen Elkar argitaletxeak. Osorik eskaintzen dizuegu.


Efemerideak

1914 ekainak 30: Xabier Peña jaio zen Tolosan.

1979 ekainak 30: Jon Oñatibia hil zen Oiartzunen.

1998 ekainak 30: Yon Etxaide hil zen Donostian.

1773 uztailak 1: Jose Bizente Etxagarai jaio zen Donostian. Euskaraz.net atarian Festara liburua osorik dago.

1995 uztailak 1: Ibon Zabala hil zen Oreretan. Asteburuan omenduko dute bertako gazteek, hil zeneko 10. urteurrenean.

1994 uztailak 2: Justo Garate hil zen Mendozan, Argentinan.

1682 uztailak 3: Pedro Ignazio Barrutia jaio zen Aramaion. Gabonetarako ikuskizuna osorik dago Klasikoen Gordailuan.

1865 uztailak 3: Karmelo Etxegarai jaio zen Azpeitian.

1901 uztailak 4: Bingen Ametzaga jaio zen Algortan.

1932 uztailak 4: Paskual Bernardino Biguria hil zen Donostian.

1893 uztailak 5:  Juan Garbizu Zubigar jaio zen Lezon.

1915 uztailak 5: Frantzisko Zalakain jaio zen Errenterian.

1935 uztailak 5: Jean Louis Davant jaio zen Urrustoin.

1782 uztailak 6: Bizenta Mogel jaio zen Azkoitian.

1893 uztailak 6: Joakin Aldabe jaio zen Beran.

1946 uztailak 6: Felix Markiegi hil zen Bahia Blanca, Argentinan.

Maiatz aldizkariak 41. zenbakia

<>Zenbaki berri batekin dator Baionako Maiatz aldizkaria, 41. zenbakia. Eta aurkezpenaren karietara solasaldi batzuk antolatu ditu Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan. Gaurko mahainguruan Pierrette Kermola Bretainako ABER aldizkariko zuzendaria eta Estello Commellas eta Sergi Javaloyès Okzitaniako Reclams-eko zuzendariak izanen dira Luzien Etxezaharretarekin batera.

Literatuztaren literatur zikloa

Uztailaren 1etik (ostirala) 17ra (igandea) bitarte hainbat ekitaldi antolatu ditu Azpeitian, Literatuzta bertako taldeak. Literatura era ezberdinetan kaleratzeko bideak bilatu, eta antzerkia, pelikulak, erakusketa bat eta irakurketak baliatu dituzte horretarako. Uztailaren 1ean (ostirala) Eider Rodriguezek Krispetarik gabeko zinemaren jaiotza  hitzaldia esakiniko du lehenik, eta ostean Á bout de soffle filmea izango dute ikusgai Udaletxe azpian. Uztailaren 9an (larunbata) Ahulkiak antzerki-irakurketa emanaldia egingo dute Harkaitz Cano, Patxi Santamaria eta Itziar Lamuerdak.  Azken asteburuan (uztailaren 15etik 17ra) azken Literatuzta aldizkariaren aurkezpena egingo dute Plaza Txikian. Erdi kalean, literaturaren inguruko erakusketa bat paratuko dute denbora tarte honetan.  Literatuzta aldizkariko zenbaki guztiak Interneten jarri dituzte irakurgai, uztarria.com herri atarian. 



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: