Literatur Emailuak
179 zenbakia: 2005eko ekainaren 23an
Susa literatura argitaletxea 


Jean Paul Sartreren mendeurrena

1905eko ekainaren 21ean jaio zen Jean Paul Sartre, duela 100 urte. Pentsalaria, idazlea, aktibista... XX. mendea ulertzeko pertsonaia klabeetako bat dugu. Euskal Herriarekin izan zuen harremanik eta eraginik, eta Literatur Emailu honetara ekarri nahi izan dugu. Markos Zapiainek artikulu bat idatzi du, M'ongoloon malura, eta horretaz gain Gisele Halimiren Burgosko Auzia liburuari Jean Paul Sartrek egindako hitzaurrea euskaratu du. Jarri dugu, baita ere, hitzaurre horixe, Txillardegik 1971n euskaratua, ETAren Zutik aldizkarian kaleratu zena. Eta horiez gain bere literatur lanak: Paretaren kontra narrazioa, Mikel Lasak euskaratua eta Nekrassov antzezlana, Xabier Olarrak itzulia. Eta beste zenbait kontu ere, guztiak Jean Paul Sartreri buruzko gune berezian.

Efemerideak

1922 ekainak 23: Juan San Martin jaio zen Eibarren.

1894 ekainak 24: Bedita Larrakoetxea jaio zen Zeanurin.

1937 ekainak 25: Estepan Urkiaga Lauaxeta hil zuten Gasteizen. Irakurtzekoa da hil aurretik idatzitako Azken oyua poema.

1879 ekainak 27: Martin Uriarte jaio zen Zeanurin.

1941 ekainak 28: Manex Pagola jaio zen Landibarren.

1854 ekainak 29: Bizenta Mogel hil zen Abanton.

Agenda


Poetikak & Poemak liburua aurkeztuko du Erein argitaletxeak ekainaren 23an (osteguna) 10:00etan Gasteizko Gora tabernan. Egileak: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia, Castillo Suarez, Kirmen Uribe.

Edu Zelaietak Mugaldekoak: poemes i cançons de frontera errezitala egingo du ekainaren 25ean (larunbata) 23:00etan Urdazubiko Salbatore Monasterioko klaustroan, lagun dituela Beñardo Goietxe (gitarra), Raul Garcia (zerra, harmonika) eta Jordi Serra (katalanezko itzulpenak irakurtzen).

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak ikuskizuna eskainiko du ekainaren 25ean (larunbata) 20:30etan Lesakako Kattu ostatuan. Antolatzailea: Mairu antzerki taldea.

Xanti Zapirain Kaikuk Bizi behar dugu  kronika liburua aurkeztuko du ekainaren 27an (astelehena) 11:00etan Baionako Mattin liburudendan. Aurkezle: Amets Arzallus. Argitaldaria: Txalaparta.

Fermin Etxegoienek Neurona, Zeurona liburuari buruz berba egingo du ekainaren 29an (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEK euskaltegian.

Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean liburua izango dute mintzagai ekainaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gastiezko Irakurle Klubean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: