Literatur Emailuak
178 zenbakia: 2005eko ekainaren 16an
Susa literatura argitaletxea 


Eugenio de Andraderen heriotza

2005eko ekainaren 13an hil da Oporton Eugenio de Andrade, XX. mendeko Portugalgo literaturako ahots inportanteenetako bat. Poeta, poesia itzultzaile eta literatur eragilea, bere poesigintza erreferentzia ezinbestekoa da Portugalen. Uraren bezpera poemarioa euskaratu zuen Maite Gonzalez Esnalek 1990ean, eta Pamielarekin kaleratu. Lehenagotik, bestalde, Joseba Sarrionandiak hiru poema euskaratu zituen eta Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburuan plazaratu 1985ean. Hementxe dauzkazu.

Gotzon Barandiaranen Arrakalak

2004ko udazkenean kaleratu zuen Gotzon Barandiaranek bere lehen poema liburua, Arrakalak. Liburua itxi zuen, baina arrakalek izan zuten segida. Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak errezitaldia aurkeztu eta egin du hainbat tokitan, eta egiten dihardu. Hurrengoa ekainaren 25ean, Lesakan. Liburuko poemak errezitatzeaz gain, musika ere egiten dute eta poemen gainean egindako   animazioak ikus daitezke. Arrakala libruua osorik eskaintzen dizuegu.

 

Efemerideak

1828 ekainak 16: Wentworth Webster jaio zen Erresuma Batuko Uxbridgen. Klasikoen Gordailuan irakurriko dituzu berak 1877. urtean plazaratutako Euskal ipuinak.

1990 ekainak 17: Sabin Muniategi hil zen Errenterian, aldizkarietan makina bat lan egin eta gero.

1920 ekainak 19:  Fernando Aire Xalbador jaio zen Urepelen. Bere bertsoak irakurtzeko moduan dituzu Bertso eta olerkien hemerotekan.

1890 ekainak 20: Pierre Duhour jaio zen Beskoitzen.

1896 ekainak 20:
Juan Ithurri hil zen Saran.

1896 ekainak 21: Luis Jauregi Jautarkol jaio zen Errenterian.

1966 ekainak 22: Blas Fagoaga hil zen Iruñean.

Agenda

Juanjo Olasagarrek Ezinezko maletak izango du hizpide ekainaren 15ean (asteazkena) 20:00 Deustuko irakurlearen txokoan.

Edu Zelaietak Mugaldekoak errezitala egingo du ekainaren 16an (osteguna) 20:30etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, lagun dituela Beñardo Goietxe (gitarra) eta Raul Garcia (zerra, harmonika).  Ekainaren 21ean (asteartea) 20:00etan Zorrotzako auzo etxean (Bilbo) eskainiko du.

Mikelazulokoek Txingurriak eta Atlasak ikuskizuna eskainiko dute ekainaren 17an (ostirala) 21:00etan Larrabetzuko gaztetxean.

Edu Zelaietak
Mugaldekoak: poemes i cançons de frontera errezitala egingo du ekainaren 25ean (larunbata) 23:00etan Urdazubiko Salbatore Monasterioko klaustroan, lagun dituela Beñardo Goietxe (gitarra), Raul Garcia (zerra, harmonika) eta Jordi Serra (katalanezko itzulpenak irakurtzen).

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak ikuskizuna eskainiko du ekainaren 25ean (larunbata) 20:30etan Lesakako Kattu ostatuan. Antolatzailea: Mairu antzerki taldea.

Fermin Etxegoienek Neurona, Zeurona liburuari buruz berba egingo du ekainaren 27an (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEK euskaltegian.

Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean liburua izango dute mintzagai ekainaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gastiezko Irakurle Klubean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: