Literatur Emailuak
177 zenbakia: 2005eko ekainaren 9an
Susa literatura argitaletxea 


Orixeren poemak

Idazle handi eta literatur eragile handiagoa da, seguruenik, Nikolas Ormaetxea Orixe. Idatzi zituenenegatik ez ezik bere garaiko idazle eta kultur eragileengan izan zuen itzalagatik. Pizkunde garaiko protagonista, Euskal Olerkiak eta Barne muinetan 30eko hamarkadan argitara emana, poesiaren alorrean Euskaldunak lan eskerga ere plazaratu zuen. Itzultzaile, kronikagile, saiogile eta nobelista ere izan zen. XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman Susa argitaletxeak bere poemen antologia bildu zuen.

Frantzisko Lopez Alen eta Ramon Illarramendi euskaraz.net-en

Euskaraz.netek Frantzisko Lopez Alen, Donostiako idazlearen, eta Udal Liburutegiko nahiz Euskal Erria aldizkariko zuzendari izandakoaren Josetxo olerki liburua jarri du Liburutegi Digitalak atalean. Lopez Alenek bat batean galdutako semearen oroimen samina agertzen digu olerki hauetan. Ramon Illarramendi antzerki gilearen - Iztundek 1924an antzestu zuen "Bateko Urrea"ren egilea - zenbait antzezlan ere jarri ditu euskaraz.net-ek sarean: Bateko urrea, Tomax Iñaxio Donostian, Josepe albaiteroa, Artzain Pillipe eta Testimonio faltsua.
 

Efemerideak

1878 ekainak 9: Luis Eleizalde jaio zen Bergaran.

1881 ekainak 9: Jean Baptiste Arxu altzürükütarra hil zen La Réolen.

1884 ekainak 9: Jon Andoni Irazusta jaio zen Tolosan.

1916 ekainak 10: Jose Ramon Astibia hil zen Tuteran.

1968 ekainak 10: Pedro Sarriegi hil zen Hernanin.

1901 ekainak 13: Manuel Mari Apalategi jaio zen Ataunen.

1984 ekainak 13: Iñaki Begiristain hil zen Alegin.

1952 ekainak 15: Andres Amonarriz hil zen Berrobin.

Agenda

Edorta Jimenezek Ernest Hemingway Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du ekainaren 10ean (ostirala) Hendaiako liburutegian.

Patxi Zubizarreta
eta Jabier Muguruzak 28 letra eta 7 nota munduari itzulia emateko errezitaldi musikatua eskainiko dute ekainaren 9an (osteguna) 19:30etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Mikelako ahotsak poesia emanaldia egingo dute ekainaren 9an (osteguna) 20:00etan, Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean. Nerea Aizpuru eta Junkyren eskutik.

Edorta Jimenezek Historia eta literatura hitzaldia eskainiko du ekainaren 10ean (larunbata) 10:00etan Larrabetzuko Literatura Eskolan.

Juanjo Olasagarrek Ezinezko maletak izango du hizpide ekainaren 15ean (asteazkena) 20:00 Deustuko irakurlearen txokoan.

Edu Zelaietak Mugaldekoak errezitala egingo du ekainaren 16an (osteguna) 20:30etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, lagun dituela Beñardo Goietxe (gitarra) eta Raul Garcia (zerra, harmonika).

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak ikuskizuna eskainiko du ekainaren 25ean (larunbata) 20:30etan Lesakako Kattu ostatuan. Antolatzailea: Mairu antzerki taldea.

Fermin Etxegoienek Neurona, Zeurona liburuari buruz berba egingo du ekainaren 27an (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEK euskaltegian.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: