Literatur Emailuak
176 zenbakia: 2005eko ekainaren 2an
Susa literatura argitaletxea 


Juan San Martin hil da

Hainbat eremu eta lan-arlotan jardundakoa izan dugu Juan San Martin, 2005eko maiatzaren 30ean hil dena. Idazle anitza, literatur aldizkarietan hasi eta hantxe eman zituen argitara hainbat lan, batez ere Euzko Gogoa, Olerti eta Egan-en. Hantxe plazaratu zituen 100etik gora poema eta hainbat itzulpen-lan, gehienak Interneten irakurgarri daudenak. Literatur aldizkarietan egin zuen lanaren aurkezpentxo bat egin nahi izan dugu eibartarraren omenez.

Don Kixote Gabriel Arestiren arabera

Gabriel Arestik Don Kixote Mantxakoa eleberriko lehen zortzi kapituluak euskaratu zituen 1969an, eta lehen aldiz 1986an argitaratu zituen Susak Arestiren lan guztien bilduman, Natxo de Felipe eta Begoña Prietori esker. Jatorrizkoan lehen bi kapituluak makinaz jota daude, eta hurrengo seiak eskuz idatziak. Gabriel Arestikekainaren 5ean 30 urte hil zela— zazpigarren kapituluan data eta ordua paratu zituen: 1969ko apirilaren 14an, 23:30etan. Gaur egungo grafiara aldaturik ekarri ditugu orain zortzi kapitulu horiek.

Jose Mendiageren poemak

Poeta eta kantugile bikaina, erbestearen ahotsa da, Pedro Mari Otañorenarekin batera, Jose Mendiage hazpandarrarena. Bere lanen biltzaile Piarres Xarritonek ikertu duenez, orain 160 urte, 1845eko apirilaren 27an jaio zen, Aldudeko herrian. 1863an Montevideora joana, Ameriketako aldizkarietan eta kultur mugimenduetan parte hartu zuen. Aldizkarietan plazaratutako bertso eta poemak, hala-nola Zazpiak bat Eskualdun kantuak liburu kolektiboan argitaratutakoak bildu zituen Piarres Xarritonek Jose Mendiague (1845-1937). Haren bizi eta haren kantuak liburuan, eta plazaratu 1992an. Mendiageren lanez gain, eta haren gaineko hitzaurre eta oharrekin, berari bidali eta berataz idatzitako beste zenbait bertso eta kantu ere jaso zituen Xarritonek. Osorik eskaintzen dizugu orain liburua.
 

Efemerideak

1942 ekainak 2: Joxe Mari Lopetegi hil zen Arruetan.

1981 ekainak 2: Nikolas Alzola Bitaño hil zen Irunen.

1936 ekainak 3:  Jose Manuel Lujanbio Txirrita hil zen Altzan.

1821 ekainak 4: Salvat Monho hil zen Bardozen.

1981 ekainak 4: Augustin Anabitarte hil zen Donostian.

1878 ekainak 5: Bonifazio Etxegarai jaio zen Zumaian.

1975 ekainak 5: Gabriel Aresti hil zen Bilbaon.

1903 ekainak 8: Maria Dolores Agirre jaio zen Errezilen. Jaiotzaren mendeurrenerako, gune berezia paratu genuen.

1969 ekainak 8: Jose Olaizola hil zen Donostian.

1983 ekainak 8:  Manuel Olaizola Uztapide hil zen Ergoinenen.

Agenda

Edorta Jimenez eta Juan Luis Zabalak Rober Capa eta Lauaxeta izango dituzte hizpide ekainaren 2an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko gaztetxean. Gerra eta literatura ekitaldien barruan.

Juanjo Olasagarrek Ezinezko maletak izango du hizpide ekainaren 15ean (asteazkena) 20:00 Deustuko irakurlearen txokoan.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak ikuskizuna eskainiko du ekainaren 25ean (larunbata) 20:30etan Lesakako Kattu ostatuan. Antolatzailea: Mairu antzerki taldea.

Fermin Etxegoienek Neurona, Zeurona liburuari buruz berba egingo du ekainaren 27an (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEK euskaltegian.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: