.Literatur Emailuak
175 zenbakia: 2005eko maiatzaren 26an
Susa literatura argitaletxea 


Alberto Barandiaranen Mundu txikia  

Hamalau ipuinez osatuta dator Alberto Barandiaranen Mundu txikia, idazlearen fikziozko lehen liburua, Susak argitaratua eta Iñigo Aranbarriren hitzaldiz aurkeztu berria izan dena; liburuko lau ipuin eskaintzen dizkizugu hemen. Lehendik bi kronika hunkigarri ezagutzen dizkiogu Alberto Barandiarani: Gaizkileen faktoria (2000) eta Ez zaigu ahaztu (1998).

Jokin Zaitegiren poemak 

Itzultzaile eta literatur eragile bizkorra —Euzko Gogoa aldizkaria Iokin Zaitegiren auspoaz atera zen, Andima Ibinagabeitiaren laguntzarekin—, bi poema liburu plazaratu zituen Iokin Zaitegik: Goldaketan (1946) eta Berriz ere goldaketan (1962). Bi liburuotan eta literatur aldizkarietan plazaratutako lanetan erbesteko poeta ageri da. Forma eta arnasaren aldetik landuegia ez bada ere bere poemagintza, deserriratzea sufrimendu izan zenen ahotsa da berea, 36ko gerra ondorengo urte horietan ezinbesteko erreferentzia. XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman eman zuen argitara Susa argitaletxeak Iokin Zaitegiren poemen antologia, osorik eskaintzen dizuguna.

Efemerideak

1941 maiatzak 27: Toribio Altzaga hil zen Donostian.

1667 maiatzak 28:
Jacques Bela hil zen.

1812 maiatzak 28:
Jose Antonio Uriarte jaio zen Arrigorriagan.

1891 maiatzak 28:
Krispin Beobide hil zen Tolosan.

1901 maiatzak 28:
Justo Mokoroa jaio zen Tolosan.

1908 maiatzak 28:
Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri jaio zen Irurin.

1916 maiatzak 29:
Jose Manuel Estonba jaio zen Irunen.

1879 maiatzak 30: Juan Etxamendi Bordel hil zen Luzaiden.

1907 maiatzak 30:
Antonio Arozena jaio zen Lasarten.

1993 maiatzak 31: Eusebio Erkiaga hil zen.

Agenda

Ur Apalategiren Gure Gauzak S.A. izango dute hizpide maiatzaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.

Joxan Elosegik Joxe Mari Lopetegi Errepublikanoen bertsolaria hitzaldia eskainiko du maiatzaren 26an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko gaztetxean.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak ikuskizuna egingo du maiatzaren 26an (osteguna) 20:30etan Errenteriko Mikelazulon.

Julian Peñak Apologia liburua aurkeztuko du maiatzaren 27an (ostirala) 11:30etan Bilboko Urretxindorra liburudendan. Aurkezlea: Markos Zapiain. Argitaldaria: Elkar.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: