.Literatur Emailuak
174 zenbakia: 2005eko maiatzaren 19an
Susa literatura argitaletxea 

Salbatore Mitxelenaren poemak   

Orain 50 urte, 1955eko martxo-apirileko eta maiatz-ekaineko Euzko Gogoa aldizkariko zenbakietan kaleratu zituen Salbatoren Mitxelenak Abendats eta Bizi nai poemak, bere poesi bidean esanguratsu eta inportanteenetakoa. Gerra osteko poesigintzan ere mugarri bilakatu ziren, isilarazitako ahots baten plazaratze gordina ekarri baitzuten, urte batzuk lehenago argitaratutako Arantzazu poemaren ildotik. Erreferentzia ezinbestekola gure literaturan, Susa literatur argitaletxeak 2000. urtean kaleratu zuen Salbatore Mitxelenaren poemen antologia bat, XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman. Orain osorik daukazu.

Efemerideak

2004 maiatzak 19: Anastasio Arrinda hil zen Deban.

1871 maiatzak 20: Paskual Bernardino Biguria jaio zen Elizondon.

1873 maiatzak 20: Manex Etxamendi jaio zen Ezterenzubin.

1906 maiatzak 20: Balendin Enbeita jaio zen Muxikan.

1901 maiatzak 21:  Piarres Lafitte Ithurralde jaio zen Luhuson.

1957 maiatzak 21: Alejandro Tapia Perurena hil zen Iruñean.

1811 maiatzak 22: Gregorio Arrue jaio zen Hernanin.

1943 maiatzak 22: Henriette Aire jaio zen Urepelen.

1883 maiatzak 24: Robustiano Ortuzar jaio zen Bermeon.

1888 maiatzak 24: Tene Mujika jaio zen Deban.

1841 maiatzak 25: Felipe Arrese Beitia jaio zen Otxandion.


Gerra eta literatura Larrabetzun

Gerra Zibila gogoratzeko, urtero ekitaldiak egin ohi dira Larrabetzun. Aurten ere, Gerra eta literatura hitzaldi sorta dago antolatuta maiatza eta ekaina bitartean. Maiatzaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Iñaki Egaña idazleak Gerra zelan kontatu ume eta nagusiei izango du hizpide. Maiatzaren 26an (osteguna) 20:00etan Joxe Mari Lopetegi Errepublikanoen bertsolaria izango du hizpide Joxan Elosegik. Bere bertsoekin kantaldia izango da ostean gaztetxean. Astebete beranduago, ekainaren 1ean (asteazkena) 20:00etan Robert Capari buruzko hitzaldia eskainiko du Edorta Jimenezek, eta biharamunean, ekainak 2 (osteguna) Lauaxetari buruzko mahaingurua izango da.


Agenda

Eduardo Gil Berak hitzaldia eskainiko du maiatzaren 19an (osteguna) 19:30etan Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Antolatzaile: Bilbo Zaharra Forum.

Mikelako ahotsak poesia emanaldia egingo dute maiatzaren 19an (osteguna) 20:00etan Errenteriko Mikelazulo elkartean.

Xabier Montoiaren Elektrika izango dute hizpide maiatzaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon. Irakurriz libertitzen gara.

Mikelazulokoek Letren kilimak poesia errezitaldia egingo dute maiatzaren 24an (asteartea) 20:30etan Gasteizko Parral tabernan.

Urtzi Urrutikoetxeak Auzoak liburua izango du hizpide maiatzaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEK-n.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: