.Literatur Emailuak
173 zenbakia: 2005eko maiatzaren 12an
Susa literatura argitaletxea 


II.  Mundu Gerraren amaiera    

Maiatzaren 8 eta 9an  gogoratu da II. Mundu Gerra Europan duela 60 urte amaitu zela. Euskal Herria ere ukitu zuen gerrak ez du adierazpen gehiegirik izan gure literaturan, baina zerbait bai. Badaude liburu batzuk, artikuluak, bertsoak... eta guk Emailu honetara, efemeride haren harira, ekarri nahi izan ditugu Xabier Iratzaderren 6 poema

Xabier Iratzederren poemak

II. Mundu Gerra ez ezik, hamaika gai landu ditu bere poemetan Jean Diharce Xabier Iratzederrek: antzerki-lan eta kronika-lanez gain, 15 poema liburu ditu kaleratuak 1940an Zakalar izeneko poemarioa kaleratu zuenetik. Horietarik  Fededunen arbasoa, adibidez, osorik eman genuen 128. zenbakiko Literatur Emailuan. Susak egindako XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman kaleratu zen Iratzederrena, 2000. urtean. Osorik eskaintzen dizugu orain. 

Efemerideak

1923 maiatzak 13: Jean Haritxelhar jaio zen.

1810 maiatzak 15: Jean Pierre Duvoisin jaio zen Ainhoan.

1921 maiatzak 15: Federiko Krutwig jaio zen Getxon. Bere zenbait poema irakurriko dituzu basquepoetry.eus poesiaren atarian.

1823 maiatzak 17: Juan Bautista Agirre hil zen Asteasun.

Agenda

Jon Arretxek Griot liburuari buruz berba egingo du maiatzaren 12an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako udaletxe zaharrean.

Martin Etxeberriak Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin poesia liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an (ostirala) 12:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Aurkezlea: Jose Luis Padron. Argitaldaria: Elkar.

Eduardo Gil Berak
hitzaldia eskainiko du maiatzaren 19an (osteguna) Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Antolatzaile: Bilbo Zaharra Forum.

Xabier Montoiaren Elektrika izango dute hizpide maiatzaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon. Irakurriz libertitzen gara.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: