.Literatur Emailuak
172 zenbakia: 2005eko maiatzaren 5ean
Susa literatura argitaletxea 


Urtzi Urrutikoetxearen  Auzoak   

Urtzi Urrutikoetxearen lehen narrazio liburua duzu Auzoak. Kontakizunak gaurko Bilboren kronika egiten du 24 ordutan, goizaldetik goizalderako bidaia batez, hiritarren bizibideetan erreparatuz beti. Auzoak Bilboko Erronda kaleko Likiniano kulturunean aurkeztuko du maiatzaren 11n (datoren asteazkenean) 11:30etan. Urrutikoetxearen liburu berriko bost atal eskaintzen dizkizugu aurrerapen gisa.

Paul Celan euskaraz   

1970eko apirilaren 20an bota zuen bere burua Seine ibaira Paul Celan poetak. Errumanian jaioa, judua, frantses pasaporteduna, idazle alemana, XX. mendeko ahots indartsuenetako bat da Paul Celanena. Kontzentrazio-eremu batean gatibu izandakoa, Tximeleta eta memoria poema liburuak (1952) eman zuen ezagutzera, eta bere hurrengo liburuek bere irudien indar eta sakona berretsi. Euskaraz ez zaio deus argitaratu, baina hemen dakartzagu bi poema, Heriofuga eta Hendaia, Koldo Izagirrek eta Iñigo Aranbarrik, hurrenez hurren, euskaratuak.

Pako Aristiren Libreta horiko poemak

Urte batzuk narratiban murgilduta eman eta gero, 2003. urtean poesiara itzuli zen Pako Aristi. Oparitu zioten libreta hori batean poemak idazten jardun zuen hainbat denboraz, eta argitara eman Susa argitaletxearekin. Poema soilak, alderdi formalari baino edukiari emanagoak, Aristiren munduaren eta gogoeten erretratu eta kritika zorrotza —batzuetan biluzia— eskaintzen digute. Osorik eskaintzen dizugu. 

Efemerideak

1847 maiatzak 5: Jose Paulo Ulibarri hil zen Bilbon.

1908 maiatzak 5:  Juan Inazio Goikoetxea Gaztelu jaio zen, Gaztelun.

1910 maiatzak 5: Pedro Mari Otaño hil zen.

1915 maiatzak 5: Piarres Larzabal jaio zen Azkainen.

1919 maiatzak 5: Piarres Ibarrart hil zen Baionan.

1854 maiatzak 7: Arturo Kanpion jaio zen Iruñean.

1869 maiatzak 7: Rosario Artola jaio zen Donostian.

1810 maiatzak 8: Jean Martin Hiribarren jaio zen Baionan.

1938 maiatzak 8: Etienne Decrept hil zen Bidarten.

1909 maiatzak 10:  Manuel Olaizola Uztapide jaio zen Endoian.

1804 maiatzak 11: Juan Antonio Mogel hil zen Markinan.

1907 maiatzak 11: Bernardo Estornes Lasa jaio zen Izaban.

Agenda

Idazkera eta askatasunari buruzko jardunaldien baitan Laura Mintegi eta Fito Rodriguez maiatzaren 5ean (osteguna) 19:30etan arituko dira Deustuko Unibertsitateko hitzaldi aretoan. Antolatzailea: Euskal Pen Kluba.

Xabier Mendigurenek Bihotz gosetien kluba liburua aurkeztuko du maiatzaren 6an (ostirala) 12:00etan Donostiako liburutegiko sotoan. Aurkezlea: Karmele Jaio. Argitaldaria: Elkar.

Iñaki Frierak Lehorreko paterak liburuari buruz berba egingo du maiatzaren 6an (ostirala) Bermeoko liburutegian.

Iban Zalduak Literatura itzala da hitzaldia egingo du maiatzaren 11n (asteazkena) 10:30etan Gasteizko Filologia Fakultatean, "Euskal kontagintza gaur" jardunaldien baitan.

Urtzi Urrutikoetxeak Auzoak nobela aurkeztuko du maiatzaren 11n (asteazkena) 11:30etan Bilboko Likiniano liburudendan. Argitaldariak: EEF eta Susa.

Martin Etxeberriak Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin poesia liburua aurkeztuko du maiatzaren 13an (ostirala) 12:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Aurkezlea: Jose Luis Padron. Argitaldaria: Elkar.

Xabier Montoiaren Elektrika izango dute hizpide maiatzaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon. Irakurriz libertitzen gara.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: