.Literatur Emailuak
171 zenbakia: 2005eko apirilaren 28an
Susa literatura argitaletxea 


Juanra Madariagaren   Izozmendiak

Imentzioaren pergamuak poema liburuarekin ezagutu genuen Juan Ramon Madariaga, 1989an Bizkaiko Foru Aldundiaren Olerki saria irabazi zuenean, eta hasiera indartsu hark izan du segidarik, izan duenez. Gure azken urteetako poesiaren zutabe sendoetako bat dugu, 2003an Susarekin plazaratu zuen Izozmendiak liburarekin zazpi poemario kalean dauzkala. Horiez gain, 1993an kaleratu zuen Neguko antzarrak narrazio liburua. Bere azken lana, Izozmendiak eskaintzen dizugu osorik, eta 8 poema idazlearen ahotsetik entzuteko moduan.

 

Efemerideak

1773 apirilak 28: Joan Batista Gamiz hil zen Bolonian.

1960 apirilak 28: Manex Etxamendi hil zen Ezterenzubin.

1844 apirilak 29: Pedro Migel Urruzuno jaio zen Elgoibarren.

1911 apirilak 29:  Jose Antonio Arkotxa Atxukale jaio zen Mutrikun.

1984 apirilak 29: Manex Erdozaintzi-Etxart hil zen Okzitaniako Tolosan.

1831 apirilak 30: Indalezio Bizkarrondo Bilintx jaio zen Donostian.

1915 maiatzak 1: Jose Manuel Etxeita hil zen Mundakan.

1915 maiatzak 3: Gurutz Sarasola Lotsati jaio zen Itsasondon. El Dia eta El Pueblo Vascon argitaratutako poemak sarean jarrita daude. 

1864 maiatzak 4: Domingo Agirre jaio zen Ondarroan.

1912 maiatzak 4: Paulin Solozabal jaio zen Etxebarrin.

Agenda


Edorta Jimenezek
Robert Capa argazkilariaren biografia aurkeztuko du apirilaren 29an (ostirala) 11:00etan Donostiako Koldo Mitxelenan. Berarekin izango da aurkezpenean Juantxo Egaña argazkilaria. Argitaldaria: Elkar.

Urtzi Urrutikoetxeak Auzoak nobela aurkeztuko du maiatzaren 11n (asteazkena) 11:30etan Bilboko Likiniano liburudendan. Argitaldariak: EEF eta Susa.

Xabier Montoiaren Elektrika izango dute hizpide maiatzaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon. Irakurriz libertitzen gara.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: