Literatur Emailuak
165 zenbakia: 2005eko martxoaren 17an
Susa literatura argitaletxea 


 Liburuak Korrika

Andolin Eguzkitza idazlea eta euskaldun berriak oro har omentzen ditu Korrikaren 14. edizio honek. Edorta Jimenezek proposatuta, liburua eraman ohi du hamaika korrikalarik lekukoaren ondoan. Susa argitaletxeak ere bere liburuak eskaini dizkie korrikalariei, eta horrela Santurtziko hainbat lekuko aldaketetan Andolin Eguzkitzaren Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki liburua banatuko du korrikalarien artean. Bilboko azken 30 kilometroetan ere Andolinen liburu bana eroan ahal izango dute korrikalariek. Bizkaiko azken kilometroetan, idazle bakoitzaren herrian, bertako idazle baten liburu bana izango da lekuko aldaketaren txandan, Durangon, Iurretan, Lekeition, Ondarroan, Arratzun, Gernikan, Mundakan, Barakaldon, Getxon, Mungian, Larrabetzun, Bilbon... Korrika amaitu ostean irakurtzeko liburuak denak.

 Joxe Azurmendi poemak

Joxe Azurmendik 1971n eman zuen argitara Hitz berdeak liburua, ordura arte idatzi zituen poemen bilduma. Urte berean argitaratu zuen Hizkuntza, etnia eta marxismoa saioa, eta bi horiekin hasi zuen segida luzea izan duen argitaratze bidea. Pentsamenduaren munduan ibili bada ere, literatura ez du sekula utzi, literatura pentsa-mendu/mundu horretan elementu oso inportantea izan baita. Baina poeta gisa ere lekua irabazi zuen Joxe Azurmendik  Hitz berdeak lanarekin. 2000. urtean Poesia Kaierak bilduman kaleratu zuen Susak Joxe Azurmendiren poemen antologia bat, orain osorik aurkezten dizuguna.

Euskal literatura beste hizkuntzetan

Oso tarteka bada ere, irekitzen ditu gure literaturak beste hizkuntza batzuetako ateak, eta tarte hori ere ekarri nahi dugu guk gure artera. Azken aldian jaso ditugun zenbait itzulpen jarri ditugu sarean: Andolin Eguzkitzaren Dos anys després de la mort dels pares poema, katalanez; Kirmen Uriberen  lau poema ingelesez (aurretik zeuden bostei gehituta), eta Edorta Jimenezen Baleen berbaroa liburuko bi kapitulu, Tranchida argitaletxeak italieraz argitaratu duen itzulpenetik.

Efemerideak

1703 martxoak 17: Domingo Patrizio Meagher jaio zen.

1840 martxoak 17: Patrizio Antonio Orkaiztegi jaio zen.

1897 martxoak 17: Anton Abbadia hil zen.

1890 martxoak 18: Gabriel Manterola jaio zen.

1896 martxoak 18:  Jose Ariztimuño Aitzol jaio zen.

1898 martxoak 21:  Juan Garmendia Zeleta jaio zen.

1920 martxoak 22: Luis Villasante jaio zen.

1936 martxoak 22:  Gurutz Sarasola Lotsati hil zen.

1849 martxoak 23: Augustin Etxeberri jaio zen.

1849 martxoak 23: Jose Manterola jaio zen.

1920 martxoak 23: Fidel Sarriegi jaio zen.

1930 martxoak 23:  Juan Garbizu Zubigar hil zen.

1933 martxoak 23:  Juan Arana Loramendi hil zen.




Agenda 

Kirmen Uribek poesia errezitaldia eskainiko du martxoaren 17an (osteguna) 18:00etan Durangoko udal euskaltegian. Antolatzaile: Korrika.

Jon Kortazarrek Lauaxetaren liburutegia hitzaldia eskainiko du martxoaren 17an (osteguna) Donostiako Koldo Mitxelenan.

Huheziko ikasleek Hitzak lagun, bidaia dezagun errezitaldia egingo dute  martxoaren 18an (ostirala) goizeko 11:30etan Eskoriatzako kanpusean. Literatura eta Bidaia astearen ekitaldi amaiera.

Pello Lizarralderen
Sargori liburua izango dute hizpide martxoaren 22an (asteartea) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: