Literatur Emailuak
164 zenbakia: 2005eko martxoaren 10ean
Susa literatura argitaletxea 


Xabier Lizardiren poemak

1933ko martxoaren 12an hil zen Xabier Lizardi. Euskal literaturan, batez ere poesian, nahitaezko erreferente bihurtu zen Lizardi, eta bera da XX. mendearen lehen zatiaren ikur nagusienetakoa. Antzerki-lanik ere ondu zuen, eta bere artikulugintza ere nabarmentzekoa da, hitz lauz egindako lanak, Madrilgo Gorteetatik edo euskarazko egunkariaren alde egindako artikuluak, kasu. Bere poesiaren antologia kaleratu zuen Susak 2000.urtean, XX. mendeko Poesia Kaierak bildumaren baitan. Hementxe duzue.

 

Efemerideak

1908 martxoak 11: Gabriel Lertxundi  jaio zen Ziburun.

1619 martxoak 12: Bernard Gazteluzar jaio zen Ziburun.

1898 martxoak 12: Joseba Zubimendi jaio zen Donostian.

1906 martxoak 12: Jose Artetxe jaio zen Azpeitian.

1933 martxoak 12:  Jose Mari Agirre Xabier Lizardi hil zen Tolosan.

 

Literatura eta bidaiak

Huhezi unibertsitateak antolatuta, bidaia eta literatura izango dituzte hizpide zenbait hitzaldi eta irakurketatan martxoaren 14tik (astelehenetik) 18ra (ostirala). Hitzaldiak Eskoriatzan izango dira batik bat, eta idazleek jardungo dute, nagusiki, hizlari: Jon Arretxek Mundua zazpi koloretan hitzaldia eskainiko du martxoaren 14an (astelehena) 19:00etan; Anjel Lertxurdik Literatura beti bidaia baita martxoaren 15ean (asteartea) 19:00etan; Harkaitz Canok New York: gosaria diamanterik gabe solasaldia eskainiko du martxoaren 16an (asteazkena) goizeko 11:30etan; 28 letra eta 7 nota munduaren itzulia egiteko errezitaldia egingo dute Patxi Zubizarreta eta Jabier Muguruzak, Txema Garces eta Joseba Loinazekin, martxoaren 17an (osteguna) 19:00etan. Azken egunean, orain arte ohitura bilakatu den moduan, ikasleek Hitzak lagun, bidaia dezagun errezitaldia egingo dute, martxoaren 18an (ostirala) goizeko 11:30etan.

 

Agenda 

Jon Kortazarrek Lauaxeta idazle sinbolista hitzaldia eskainiko du martxoaren 10ean (osteguna) Bilboko Nerbioi Hotelean.

Juanjo Olasagarrek poesia emanaldi musikatua eskainiko du martxoaren 11n (ostirala) 22:00etan Arbizun. Musikaria: Arzellus. Antolatzaile: Korrika.

Kirmen Uribek poesia errezitaldia eskainiko du martxoaren 17an (osteguna) 18:00etan Durangoko udal euskaltegian. Antolatzaile: Korrika.

Pello Lizarralderen
Sargori liburua izango dute hizpide martxoaren 22an (asteartea) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: