Literatur Emailuak
162 zenbakia: 2005eko otsailaren 24an
Susa literatura argitaletxea 


Leuropa

Oraindik ere Konstituzioaren inguruko erreferendumaren oihartzunekin dabilela, Europak hainbat alderdi ezkutu ditu, eta horietako bat erakutsi zigun Pablo Sastrek 2002an, Leuropa eleberrian. Susak eta Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak kaleratua, Tximi eta Sakiren ibilerak irakur ditzakegu, Marokon eta Euskal Herrian. Hizkuntza bixi erakargarri batean idatzia, liburu bikaina eman zigun Sastrek. Osorik irakur dezakezu orain.

Salvador Espriuren poemak

1985eko otsailaren 22an, orain 20 urte, zendu zen Bartzelonan Salvador Espriu, XX. mendeko Kataluniako idazle handietako bat. Narradore, antzerkigile eta poeta, bizi izan zuen garaiko erretratua egin zuen bere literaturarekin, bere ahotsa bere komunidadearenean txertatua. Bere poemak, 1965 ezkeroztik, euskaraz irakur daitezke. Sinerako liburua eta Zezen larrua osorik (Juan San Martinek euskaratuak), eta beste zenbait literatur aldizkarietan edo antologietan bilduak. Hementxe eskaintzen dizkizuegu denak.


Efemerideak

1898 otsailak 24: Tomas Agirre Barrensoro jaio zen

1948 otsailak 24:
Frantzisko Apalategi hil zen Loiolan.

1977 otsailak 27: Ixaka Lopez Mendizabal hil zen Tolosan.

1884 otsailak 29: Jose Manterola hil zen Donostian.

1899 martxoak 1: Aingeru Irigaray Apat-Etxebarne  jaio zen Beran.

1915 martxoak 1: Anjel Goenaga jaio zen Zegaman.

Goierriko irakurleak

Tere Irastortza, Andoni eta Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi, Xabier Mendiguren Elizegi, Koldo Goitia, Jon Arano, Koldo Zubeldia, Juanbau Erauskin, Idurre Eskisabel, Irati Goikoetxea, Oier Zurutuza eta Izaskun Jauregik bere testuen irakurketa egingo dute otsailaren 25ean (ostirala) 21:30etan Beasaingo gaztetxean. Poesia eta prosazko testuak izango dira eta biolinjole batek lagunduta egingo dute irakurketa.


Agenda 

Joxe Aranzabalek Medikuak esan dit minbizia dudala liburua aurkeztuko du otsailaren 25ean (ostirala) 19:00etan Elorrioko udaletxean. Bertan izango dira Luis Fernandez, Iban Arantzabal eta Xabier Mendiguren.

Yolanda Arrietak Jostorratza eta haria edo nola josi gure identitatea hitzaldia eskainiko du otsailaren 25ean (ostirala)  19:30etan Mungiako Torrebillela kultur etxean.

Iban Zalduak Itzalak  ipuin liburuko pasarteak irakurriko ditu otsailaren 25ean (ostirala) 19:30etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Musikari laguntzaileak: Jabier Muguruza eta Roberto Yaben.

Haser Larretxearen Bazaudete? poesia liburuaren aurkezpena egingo dute otsailaren 25ean (ostirala) 20:00etan Andoaingo gaztetxean.

Edu Zelaietak Mugaldekoak poesia errezitaldia eskainiko du otsailaren 25ean (ostirala) 20:30etan Gasteizko Gora tabernan. Bi musikari lagun izaten ditu Zelaietak ekitaldiotan: Beñardo Goietxe (kitarra) eta Raul Garcia (zerra melodikoa eta harmonika).

Letren Kilimak saioa egingo dute otsailaren 25ean (ostirala) 22:30etan Errenteriako Mikelazulo elkartean. Poesiak eskailera batera igota irakurriko dituzte oraingoan.

Quim Monzóren Gauza guztien zergatia ipuin liburua izango dute mintzagai martxoaren 4an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikoren egoitzan. Luis Berrizbeitia euskaratzailea ere bertan izatea espero dute antolatzaileek.

Julen Gabiriaren Han goitik itsasoa ikusten da liburua izango dute mintzagai martxoaren 9an (asteazkena) 20:30etan Deustuko Irakurlearen txokoan, Bidarte etxean.  Idazlea beraiekin izango da.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: