Literatur Emailuak
160 zenbakia: 2005eko otsailaren 10ean
Susa literatura argitaletxea 

Literatuzta aldizkariak laugarrena

"Errepidean doa Literatuzta, izotz gainean ibiltzeko beldurti, gehiegizko jan-edanekin gogaiturik, eta kalean beste egitekorik ez eta, herriko gabon usainetik ihesi-edo, errepidean doa Literatuzta... ez dakigu nora." Halaxe diote Literatuzta Taldekoek beren literatur aldizkariaren laugarren zenbakiaren Sarrerakoan. Nora agian ez dute jakingo, baina badoala agerikoa da. Azpeitiko Uztarria kultur taldearen bultzadaz sortua, 2003ko uztailean kaleratu zuten lehen zenbakia eta oraindik orain laugarrena. Hainbat testu eta poemak osatua, lau zenbakiak irakur daitezke Interneten, uztarria.com atarian.

Bitoriano Gandiagaren poemak

2001eko otsailaren 21ean hil zen Bitoriano Gandiaga. XX. mendeko euskal poesigintzan derrigorrezko erreferentzia, 2003an bere poemak bere ahotsean entzuteko moduan jarri genituen 59. zenbakiko Literatur Emailuan. Irakurtzeko jarriko dugu orain haren poemen antologia. Susa argitaletxeak kaleratutako XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman  jasotako Gandiagaren poemak irakurgai dauzkazu.

Efemerideak

1895 otsailak 10: Jazinto Karraskedo jaio zen Billabonan.

1927 otsailak 11: Jean Hiriart-Urruti jaio zen Hazparnen.

1937 otsailak 12:  Engrazio Aranzadi Kizkitza hil zen Bilbon.

1962 otsailak 12:  Leon Leon Berrizarte hil zen Uztaritzen.

1910 otsailak 14:  Fernando Artola Bordari jaio zen Hondarribin. Bere poemak irakurgai dituzu basquepoetry.eus poesiaren atarian.

1916 otsailak 14:  Martin Ugarte Saletxe jaio zen Legazpin.

1586 otsailak 15: Jacques Bela jaio zen Maulen.

1838 otsailak 15: Piarres Ibarrart jaio zen Jatsun.


Euskal emakume idazleak

Euskal emakume idazleak historian zehar  hitzaldia izango da otsailaren 10ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikateneoan. Bizenta Antonia Mogel, Sorne Unzueta, Mariasun Landa eta Miren Agur Meabe izango dituzte hizpide. Hizlariak berriz, Igone Etxebarria, Gema Lasarte eta Sonia Gonzalez izango dira. Hitzaldiaren kordinatzailea: Amaia Alvarez Uria.

Agenda

Aurelia Arkotxak Idazlearen mundua idazlearen eskutik  ikuskizuna aurkeztuko du otsailaren 10ean (osteguna) Donapaleuko Zabalik-en.  Bruno Aguerreren pinturak eta Isa Suarez sortzailearen musika izango ditu lagun.

Bihotz Bakartien Klubak Zakil alu hori errezitaldia egingo du otsailaren 10ean (osteguna) 20:00etan Bakioko liburutegian.

Edu Zelaietak Mugaldekoak poesia errezitaldia eskainiko du otsailaren 11n (ostirala) 22:30etan Usurbilgo Udarregi ikastolan. Bi musikari lagun izaten ditu Zelaietak ekitaldiotan: Beñardo Goietxe (kitarra) eta Raul Garcia (zerra melodikoa eta harmonika).

Xabier Olarrak literatura beltza eta itzulpenari buruzko hitzaldia eskainiko du otsailaren 12an (larunbata) 10:00etan Larrabetzuko Literatura Eskolan.

Labayru ikastegiak bi liburu berri; Andres Urrutiaren Berbondo eta Txomin Agirreren Kresala; eta Idatz & Mintz aldizkaria aurkeztuko ditu otsailaren 14an (astelehena) 19:00etan Bizkaiko Batzar Nagusitako aretoan.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: