Literatur Emailuak
158 zenbakia: 2005eko urtarrilaren 27an
Susa literatura argitaletxea


Nemesio Etxanizen poesia

Urtarrilaren 27an hil zen, 1982an, Nemesio Etxaniz. 1899an jaioa, gerra aurreko aldizkarietan jardun eta olerkari gisa ezaguna egin zen. Kartzelaratua, gerra ondorengo euskal literaturako pertsona inportantea izan zen, eta halaxe bere jarduera bertako eta erbesteko aldizkari eta liburugintzan. Jakin zuen, horretaz gain, idazle eta kulturgile gazteenekin harremana egiten eta 60-70etako kultur giroan ere aritu zen. Hainbat lanen egile, bere poesia lanen antologia kaleratu zuen Susak XX. Mendeko Poesia Kaierak bilduman. Hementxe duzu osorik.

Pirineoak eta poesia

Lau poeta katalan (Marc Granell, Marta Pessarrodona, Josep Palau i Fabre eta Gemma Gorga) eta lau euskaldun (Jean Louis Davant, Tere Irastortza, Arantxa Urretabizkaia eta Felipe Juaristi) errezitalak ematen arituko dira datozen egunetan Idazle Elkarteak antolatutako Pirinioak Pirineus ekimenean. Saiook, urtarrilaren 27an (osteguna) 19:00etan Andoainen, urtarrilaren 28an (ostirala) 19:00etan Altsasun,  urtarrilaren 29an (larunbata) 19:00etan Bilboko Kalderapekon eta urtarrilaren 30ean (igandea) 19:00etan berriz ere Andoaingo Bastero kulturgunean. 

Efemerideak

1883 urtarrilak 27: Jose Olaizola jaio zen Hernanin.

1907 urtarrilak 27:  Juan Arana  Loramendi jaio zen Bedoñan.

1940 urtarrilak 27: Gorgonio Renteria hil zen Baionan.

1982 urtarrilak 27: Nemesio Etxaniz hil zen Donostian.

1766 urtarrilak 29: Manuel Larramendi hil zen Loiolan.

1930 urtarrilak 29: Martin Landerretxe hil zen Ezpeletan.

1859 urtarrilak 30: Jean Hiriart-Urruti jaio zen Hazparnen.

1891 urtarrilak 30: Jean Pierre Duvoisin hil zen Ziburun.

1778 urtarrilak 31: Agustin Paskual Iturriaga jaio zen Hernanin.

1897 urtarrilak 31: Agustin Zarrantz Polikarpo Iraizozkoa jaio zen Iraizotzen.

1929 urtarrilak 31: Ebaristo Bustintza Kirikiño hil zen Mañarian.

1914 otsailak 1: Iñaki Isasmendi jaio zen Azkoitian.

1971 otsailak 2Koldo Jauregi Jautarkol hil zen Zarautzen.


Agenda

Pablo Sastrek Elurretan hotsak liburua aurkeztuko du urtarrilaren 27an (osteguna) 19:00etan Andoaingo  Itzala tabernan.

Pedro Alberdiren Satorrak baino lurperago liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 27an  (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean.

Hasier Larretxearen Bazaudete? liburua aurkeztuko dute urtarrilaren 28an (ostirala) 19:30etan  Berako kultur etxean.

Patziku Perurenaren Harrizko pareta erdiurratuak liburuaren gainean berba egingo dute urtarrilaren 28an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Edu Zelaietak Mugaldekoak poesia errezitaldia eskainiko du urrtarrilaren 28an (ostirala) 19:30etan Amarako Ernest Lluch kultur etxean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: