Literatur Emailuak
157 zenbakia: 2005eko urtarrilaren 20an
Susa literatura argitaletxea


Itxaro Bordaren  Amorezko pena baño

1996an eman zigun Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen bigarren abentura. Bakean ützi arte eleberrian aurkeztu zigun, bi urte lehenago, kabale eta jenteentako detektibea, Zuberoako lurretan ikerketan. Lurralde eremu oso zehatza du Amorezko pena baño liburuak ere kokaleku nagusi: Bardeak.  Haren inguruan josi eta askatuko da, oraingo honetan, korapiloa. Osorik irakur dezakezu.

Miguel Torga hil zela 10 urte

1995eko urtarrilaren 17an hil zen Miguel Torga idazle portugaldarra. S. Martinho de Antan 1907an jaioa, Adolfo Correia da Rocha benetako izena zuena, XX. mendeko Portugalgo ahots inportanteenetako bat izan da. Jenero guztiak landu zituen, eta lan inportanteak dauzka hala poesian nola narratiban. Piztiak narrazio liburua (Os Bichos, 1940), bere narratiban erreferentzietako bat, 1997an euskaratu zuen Bego Montoriok, eta Alberdania argitaletxeak argitara eman. Ipuin bilduma interesgarri horretako bi ipuin aurkezten dizkizugu, Nero eta Vicente, eta hitzaurrea, Miguel Torgaren eta liburu honen aurkezpena dakarrena.

2004an 238 literatur kritika

2000. urteko abenduan hasi ginen prentsako literatur kritikak batzen. Euskal liburuen kritikak agertzen diren medio guztiak hustutzen ahalegintzen gara, eta dagoeneko 1000tik gora kritika batu ditugu azken urteotan. Iazko guztiak batuta daude jada, eta guztira 238 liburu kritika batu ditugu kritiken hemerotekara. Kritikok bilatzeko modua dago Susaren kritika hemerotekan; liburuaren arabera, egilearen arabera, argitaletxeka, kritiken egileka edota agertu den komunikabidea galdetuz. Bilatzaileak horrek datuok guztiok emango dizkizu.


Efemerideak

1835 urtarrilak 20: Joakin Lizarraga hil zen Elkanon.

1897 urtarrilak 22:  Txomin Arruti Mendi-Lauta jaio zen Zarautzen.

1928 urtarrilak 23: Antonio Zabala jaio zen Tolosan.

1948 urtarrilak 23: Jose Eizagirre hil zen Donibane Lohizunen.

1847 urtarrilak 24: Alfonso Maria Zabala jaio zen Ezkion.

1869 urtarrilak 25: Pablo Fermin Irigarai Larreko  jaio zen Auritzen.

1857 urtarrilak 26: Pedro Mari Otaño jaio zen Zizurkilen.

1865 urtarrilak 26: Sabino Arana Goiri jaio zen Abandon. Bere zenbait poema irakurgai dituzu Basquepoetry.net gunean.

1906 urtarrilak 26: Andima Ibinagabeitia jaio zen Elantxoben.


Agenda


Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak  errezitala egingo du  urtarrilaren 20an (osteguna) 20:30etan Bilboko Ekoetxean.  Arte Ederretako ikasleek egindako animazio guztiak proiektatuko dira.

Iban Zalduak
Literaturaren itzalak testu irakurketa egingo du urtarrilaren 21ean (ostirala) 19:30etan Iruñeko Planetarioan. Pianoa: Koruko Heras. Antolatzaile: Nafar Ateneoa.

Harkaitz Canok Belarraren ahoa liburua izango du hizpide urtarrilaren 21ean (ostirala)  20:30etan Txurdinagako AEKn. Asapalak antolatutako ekitaldia.

Andolin Eguzkitza omentzeko Mila urte igaro eta ekitaldia antolatu du AEK-k Korrika kulturalari hasiera emanez. Omenaldi ekitaldi hau, ikuskizun poetikoa izango da, gidoia Edorta Jimenezek egin du,  eskena zuzendaritza berriz Karlos Paneraren esku egon da. Urtarrilaren 22an (larunbata) 19:30etan Bilboko Euskalduna jauregian.

Pedro Alberdiren
Satorrak baino lurperago liburuari buruz arituko dira urtarrilaren 27an  (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean.

Edu Zelaietak Mugaldekoak poesia errezitaldia eskainiko du urtarrilaren 21ean (ostirala) 21:00etan Irungo Kabigorri ateneoan. Urtarrilaren 28an berriz (ostirala) 19:30etan Amarako Ernest Lluch kultur etxean izango da.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: