Literatur Emailuak
156 zenbakia: 2005eko urtarrilaren 13an
Susa literatura argitaletxea


Mikel Tabernaren  Txokolatezko dinamita

Bidasoa inguruko uren doinu eta usaina darie Txokolatezko dinamita liburuko ipuinei. Literatur aldizkarietan zaildua, estreinako liburua zuen Mikel Tabernak Susarekin 2002an kaleratu zuen hau. Hamar istorio eta hainbat protagonista hurbileko dakarzkigu Tabernak, ezagutu gabe ere denon ezagunak direnak, idazkera estilo fin batez ehundutako istorioetako protagonistak.

Pudente lehen euskal opera Interneten osorik

Euskaraz.net-ek Serafin Barojaren Pudente, lehen euskal opoera, jarri du sarean. Egileak berak egin zuen lehen argitarapena 1878an eta J.A. Santestebanek, 1890 inguruan, musika idatzi  eta Pudente operaren libretoa argitaratu zuen. Euskaraz.net atariak bi bertsioak jarri ditu sarean, bakoitza dagokion musika eta partiturekin.


Efemerideak

1785 urtarrilak 13: Frantzisko Xabier Munibe Idiakez Peñafloridako kondea  hil zen Bergaran.

1948 urtarrilak 13: Mario Onaindia jaio zen Lekeition.

1920 urtarrilak 14: Txomin Agirre hil zen Zumaian.

1931 urtarrilak 15: Roger Idiart jaio zen Azkainen.

1949 urtarrilak 15: Kepa Ormaetxea hil zen Txileko Viña del Mar herrian.

1906 urtarrilak 16: Felipe Arrese Beitia hil zen Otxandion.

1916 urtarrilak 16:  Juan Bautista Bilbao Batxi hil zen itsasoan.

1862 urtarrilak 17:  Pierre Topet Etxahun hil zen Barkoxen.

1915 urtarrilak 17:  Antonio Valverde Ayalde jaio zen Errenterian.

1917 urtarrilak 17: Bixente Barandiaran jaio zen Itsasondon.

1919 urtarrilak 18: Salbatore Mitxelena jaio zen Zarautzen.

1968 urtarrilak 18: Pierre Duhour hil zen Hazparnen.


Agenda

Itzalik ez duen gorputza poesia irakurraldia egingo dute urtarrilaren 13an (osteguna) 19:00etan Gasteizko  IKA euskaltegiaren 15. urteurrena ospatzeko. Bertan izango dira Ana Arregi, Edu Zelaieta eta Kirmen Uribe.

Joan Mari Irigoien Odolean neraman liburuari buruz berbetan egongo da urtarrilaren 14an (ostirala) 20:00etan Bermeoko liburutegian.

Miren Agur Meabek Poeta bat azal bila errezitaldia egingo du urtarrilaren 19an (asteazkena) 19:30etan Basauriko Euskarabila elkartean. Kitarra: Iñaki Kareaga.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak  errezitala egingo du  urtarrilaren 20an (osteguna) 20:00etan Bilboko Ekoetxean.  Arte Ederretako ikasleek egindako animazio guztiak proiektatuko dira.

Edu Zelaietak Mugaldekoak poesia errezitaldia eskainiko du urtarrilaren 21ean (ostirala) 21:00etan Irungo Kabigorri ateneoan. Urtarrilaren 28an berriz (ostirala) 19:30etan Amarako Ernest Lluch kultur etxean izango da.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: