Literatur Emailuak
155 zenbakia: 2005eko urtarrilaren 6an
Susa literatura argitaletxea


Iñigo Aranbarriren  Harrien lauhazka

Poema liburu indartsu eta betea eskaini zigun Iñigo Aranbarrik 2000n, Susa eta Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren eskutik: Harrien lauhazka. Azken urteetako gure literaturako erreferentzia sendoa, liburuak Aranbarriren ahotsa eta unibertsoa, gurea ere baden unibertsoa, aurkezten dizkigu. Poesiaren zerrendetan lehendik ere egina zeukan tokia betikotu zuen idazleak poema-liburu honekin.


Efemerideak

1983  urtarrilak 6:  Juan Inazio Goikoetxea  Gaztelu hil zen Gaztelun.

1782  urtarrilak 7:  Juan Etxamendi Bordel jaio zen Luzaiden.

1782  urtarrilak 7:  Martin Larralde Bordaxuri jaio zen Hazparnen.

1888  urtarrilak 8: Julene Azpeitia jaio zen Zumaian.

2001  urtarrilak 8: Mariano Izeta hil zen Elizondon.

1866 urtarrilak 9: Frantzisko Lopez Alen jaio zen Donostian.

1919 urtarrilak 9: Antonio Arruti hil zen Tolosan.

1935 urtarrilak 9: Jean Etxepare Bidegorri hil zen Kanbon.

1886 urtarrilak 10:  Jose Gontzalo Zulaika Aita Donostia jaio zen Donostian.

1890 urtarrilak 10: Klaudio Otaegi hil zen Hondarribian.

1905 urtarrilak 11: Iñaki Goenaga jaio zen Azpeitian.

1919 urtarrilak 11: Pedro Berrondo jaio zen Oiartzunen.

1988 urtarrilak 11: Piarres Larzabal hil zen Sokoan.

1835  urtarrilak 12:  Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar jaio zen Errenterian.

1898 urtarrilak 12: Antonio Maria Labaien jaio zen Tolosan.


Agenda

Itzalik ez duen gorputza poesia irakurraldia egingo dute urtarrilaren 13an (osteguna) 19:00etan Gasteizko  IKA euskaltegiaren 15. urteurrena ospatzeko. Bertan izango dira Ana Arregi, Edu Zelaieta eta Kirmen Uribe.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak  errezitala egingo du  urtarrilaren 20an (osteguna) 20:00etan Bilboko Ekoetxean.  Arte Ederretako ikasleek egindako animazio guztiak proiektatuko dira.

Edu Zelaietak Mugaldekoak poesia errezitaldia eskainiko du urtarrilaren 21ean (ostirala) 21:00etan Irungo Kabigorri ateneoan. Urtarrilaren 28an berriz (ostirala) 19:30etan Amarako Ernest Lluch kultur etxean izango da.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: