Literatur Emailuak
154 zenbakia: 2004ko abenduaren 30ean
Susa literatura argitaletxea

Jon Miranderen gutunak

1972ko abenduaren 28an hil zen Jon Mirande. Bere idazlanen balio eztabaidaezinaz bat, bere ibilbidea ere aipagarria da oso, kulturgintzan, literaturgintzan edo politikagintzan. Pentsamenduaren alorrean, bederen. Horrek denak, jakina, isla du bere literatur lanetan, baina garbi asko agertzen da Jon Mirandek bere adiskideei hainbat urtetan zehar (1948-1972) idatzi zizkien gutunetan. Susa argitaletxeak kaleratu zituen 1998an, Patri Urkizuk prestaturiko edizioan, eta orain osorik irakur ditzakezu.

 

Efemerideak

1922 abenduak 30:  Nikolas Alzola Bitaño jaio zen Izurtzan.

1902 urtarrilak 1:  Manuel Ziarsolo Abeletxe jaio zen Bilbon.

1936 urtarrilak 1: Imanol Elias jaio zen Azpeitian.

1891 urtarrilak 2: Jean Baptiste Elizanburu hil zen Saran.

2000 urtarrilak 2:  Salbador Zapirain Ataño hil zen Hondarribian.

1810 urtarrilak 3: Anton Abbadia jaio zen Dublinen.

1845 urtarrilak 3: Antero Apaolaza jaio zen Urretxun.

1895 urtarrilak 3: Michel Elizanburu hil zen Hazparnen.

1926 urtarrilak 3: Emile Larre jaio zen Baigorrin.

1864 urtarrilak 4: Pepe Artola jaio zen Donostian.

1920 urtarrilak 4: Xabier Iratzeder  jaio zen Donibane Lohizunen.

1950 urtarrilak 5: Rosario Artola hil zen Donostian.

 

Agenda

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak  errezitala egingo du  abenduaren 30ean (osteguna) 20:00etan Urdiaingo udaletxeko areto nagusian.

Xabi Bordak Birika zatiak poema liburuan oinarritutako errezitala egingo du abenduaren 30an (osteguna) 22:00etan Soraluzeko gaztetxean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: