Literatur Emailuak
153 zenbakia: 2004ko abenduaren 23an
Susa literatura argitaletxea


Edorta Jimenezen  Speed gauak

Bilboko kaleak eta abiadura, bizitza azkar bizitzeko protagonisten grina, zume horiekin ekin zion Edorta Jimenezek Speed gauak (Susa, 1991) egiteari, eta halaxe ondu zuen bere garaiko erakusle baden eleberria. Euskal Herriko hiri batean bizi zen garaiko kontakizuna egin zuen Edorta Jimenezek, estreinako orrialdetik bertatik katigatuz irakurlea protagonistek Bilbon —Bilbo ere bada protagonista— izango dituzten ibileretan.


 Txekhoven Rothschild-en biolina euskaraz

Finitzen ari garen 2004 urte hau, Txekhoven heriotzaren mendeurrena bezala gogoratu dugu literaturan. Izan be, 1904ko uztailaren 15eko goizaldean hil zen Anton Txekhov idazle errusiarra. Ipuingintzako maisu, antzerkigile handia, bere heriotzaren mendeurrena dela-eta euskarara ekarri diren bere lan guztien bilduma egin genuen uztailean. Orain, berri bat gehitu gura genuke, Jose Morales itzultzaileak errusieratik euskarara ekarritako Rothschild-en biolina, Txekhhovek 1894an argitaratua.   


Efemerideak

1882 abenduak 24: Gregorio Mujika jaio zen Ormaiztegin.

1914 abenduak 24: Imanol Berriatua jaio zen Elantxoben.

1956 abenduak 24: Bonifazio Etxegarai hil zen Durangon.

1982 abenduak 24: Juan Iruretagoiena hil zen Zarautzen.

1690 abenduak 25: Manuel Larramendi jaio zen Andoainen.

1915 abenduak 26: Sebastian Salaberria jaio zen Oiartzunen.

1860 abenduak 27: Juan Carlos Guerra jaio zen Donostian.

1917 abenduak 27: Luis Egia jaio zen Tolosan.

1965 abenduak 28: Salbatore Mitxelena hil zen Chaux de Fonds-en, Suitzan.

1972 abenduak 28: Jon Mirande hil zen Parisen.

1703 abenduak 29: Agustin Kardaberaz jaio zen Hernanin.

1889 abenduak 29: Jose Agerre Gurbindo jaio zen Iruñean.

1995 abenduak 29:  Jean Baptiste Lertxundi Gabriel Lertxundi hil zen


Agenda


Jon Aranok Ehortzi ezazue ene bihotza wounded kneen liburuaren aurkezpena egingo du abenduaren 23an (osteguna) 19:00etan Beasaingo gaztetxean.

Poesia punky Olaiarekin errezitala izango da abenduaren 23an (osteguna) 21:30 Donostiako Beti Boga tabernan.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak  errezitala egingo du  abenduaren 23an (osteguna) 20:30etan Azpeitiako Aitonena aretoan,  abenduaren 27an (astelehean) 20:00etan Getariako Alondiga zaharrean eta abenduaren 30ean (osteguna) 20:00etan Urdiaingo udaletxeko areto nagusian.

Asier Blasek Atzoko eta gaurko harresiak liburua aurkeztuko du abenduaren 28an (asteartea) 11:30etan Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaldaria: Txalaparta.

Xabi Bordak Birika zatiak poema liburuan oinarritutako errezitala egingo du abenduaren 30an (osteguna) 22:00etan Soraluzeko gaztetxean.



Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: