Literatur Emailuak
152 zenbakia: 2004ko abenduaren 16an
Susa literatura argitaletxea


Koldo Izagirreren  Balizko erroten erresuma

Poesia libururik argitaratzeke hamaika urte igaro ostean, Balizko erroten erresuma argitaratu zuen Koldo Izagirrek 1989an, Susa argitaletxearekin. Hamaika urte horietan hainbat lan egin zituen, hainbat alorretan, baina poeta hor zen, hor zenez.  Poetika eta literatur ikuspegi oso bat ekarri zuen plazara Balizko erroten erresumak, gure literaturan mugarri bat ezarriz, orduko eta geroko euskal poesigintza entenditzeko ezinbestekoa. Osorik eskaintzen dizugu.

Sarri gure artean azkenengoz

Bihotz Bakartien Klubak azken saioa egingo du abenduaren 16an (osteguna) 20:00etan Durangoko Plateruena kafe antzokian Sarri gure artean errezitaldiarekin. Duela lau urte, Lagun Izoztua liburua argitaratu zenean, hitzaldi baten aitzakian egindako Joseba Sarrionandiaren testu irakurketa batetik sortu zen Bihotz Bakartien Kluba, geroztik makina bat saio egin ditu gaztetxe, areto eta kultur gunetan. Poeta hilen kluba eta Zakil alu hori! ikuskizunak antolatu ostean, orain bide berrietan murgildu da; Arrakalak muntaiarekin. Besteak beste; musika, animazioak eta poemen irakurketa egiten da Arrakalak lan honetan.

Efemerideak

1907 abenduak 10:  Gratien Adema Zaldubi hil zen Baionan.

1912  abenduak 11: Sabin Muniategi jaio zen Gautegiz Arteagan.

1912  abenduak 11: Martin Gilbeau hil zen Donibane Lohizunen.

1942 abenduak 12:  Kepa Enbeita Urretxindorra hil zen Muxikan.

1842 abenduak 13: Jose Manuel Etxeita jaio zen

1897 abenduak 13: Joannes Oxalde hil zen Bidarrain.

1909 abenduak 13:  Estanislao Urruzola Uxola jaio zen Tolosan.

1949 abenduak 13: Emiliano Mujika hil zen Tolosan.

1927 abenduak 16: Manuel Lasarte jaio zen Leitzan.

1979 abenduak 16: Manuel Sota hil zen Bilbon.

1996 abenduak 16: Alfontso Irigoien hil zen Bilbon.

1934 abenduak 17: Xipri Arbelbide jaio zen Heletan.

1884 abenduak 19:  Juan Bautista Gesalaga Zaldubi jaio zen Zarautzen.

1896 abenduak 19: Jose Inazio Arana hil zen Oñan.

1899 abenduak 19: Nemesio Etxaniz jaio zen Azkoitian.

1906 abenduak 19: Txomin Jakakortajarena jaio zen Berastegin.

1943 abenduak 20:  Enrike Zubiri Manezaundi hil zen Iruñean.

1768 abenduak 21: Bartolome Madariaga Frai Bartolome de Santa Teresa  jaio zen Etxebarrin.

1908 abenduak 21: Antero Apaolaza hil zen Antzuolan.

1907 abenduak 22: Paben Loidi jaio zen Añorgan.

Agenda

Jokin Muñozek Bizia lo liburuari buruz berba egingo du abenduaren 15ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte etxean. Antolatzaile: Berbaizu Irakurlearen txokoa.

Edurne Elizondok Itoitz porlanezko gezurrak  liburua izango du hizpide abenduaren 15ean (asteazkena) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

Kirmen Uribek 10 poema mende berrirako  hitzaldia eskainiko du abenduaren 15ean (asteazkena) 20:00etan Tolosako kultur etxean.

Bihotz Bakartien Klubak Sarri gure artean errezitalaren azken ikuskizunak egingo ditu abenduaren  15ean (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEKn eta abenduak 16 (osteguna) 20:00etan Durangoko Kafe Antzokian.

Anjel Erroren Eta harkadian ni poesia liburua izango dute hizpide abenduaren 16an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean. Egilea bertan izango da.

Mikelazuloko hiru lagunek Txingurriak eta atlasa  ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 17an (ostirala) 20:00etan Hondarribiko Muara elkartean. Hitza eta antzezpena: Oier Guillan eta Asier Sarasola. Musika eta irudiak: Oskar Benas.

Xabi Bordak Birika zatiak poema liburuan oinarritutako errezitala egingo du abenduaren 20an (astelehena) 20:30etan Larrabetzuko gaztetxean.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: