Literatur Emailuak
149 zenbakia: 2004ko azaroaren  18an
Susa literatura argitaletxea 

Gotzon Barandiaran: Arrakalak 

Gotzon Barandiaranen lehen liburuaren aurrerapena dituzu sei poema hauek.  Arrakalak poemarioa datorren astean aurkeztuko du Bilboko Likiniano liburudendan,  azaroak 25 (osteguna) goizeko 11:00etan; eta biharamunean gauean Bergarako Gaztetxean errezitaldia egingo du Bihotz Bakartien Klubarekin. Poemetan oinarritutako animaziozko laburmetraiak egin dituzte hemezortzi artistek errezitaldirako, Bego Vicarioren lankidetzaz.

Edorta Jimenezen  Kilkerren hotsak

Uriarte jaunak badu zer kontatua, eta badu nori kontatu. Bisitaria etorri zaio Mallona alkatea zergatik fusilatu zuten itaunka. Amuari ihes egin ezinik, nahita ere, Uriarte kontatzen hasiko da, istorioaren mataza askatzen, bere historiaren mataza askatu eta era berean korapilatzen. 36ko gerran Euzko Jaurlaritzako Informazio Zerbitzuan lanean jarduna, saiatuko da asetzen Uriarte jauna Bisitariaren jakin-mina. Eta Edorta Jimenezek sobera asetzen du irakurlearen gogoa, Uriarteren narrazioko bouak bezala, zalu baitoa irakurlea eleberriko itsasoan. Jimenezen laugarren eleberria, Kilkerren hotsak gozatzeko moduko liburua da.

Efemerideak

1761 azaroak 18: Agustin Basterretxea hil zen Lekeition, 1700eko azaroaren 22an Izpazterren jaioa.

1611 azaroak 19: Rafael Mikoleta jaio zen Bilbon.

1909 azaroak 19: Mariano Estornes Lasa jaio zen Izaban.

1913 azaroak 19: Rodolfo Bozas jaio zen Donostian.

1921 azaroak 19:  Piarres Xarriton jaio zen Hazparnen, Xabier Gasteiz izenordea erabili zuen literatur lanetan.

1963 azaroak 19: Katalin Eleizegi hil zen Lizarran.

1891 azaroak 20: Agustin Anabitarte jaio zen Donostian.

1986 azaroak 20: Balendin Enbeita hil zen Muxikan.

1878 azaroak 21: Ramon Intzagarai Elurmendi jaio zen Donostian.

1993 azaroak 21:  Andoni Urrestarazu Umandi hil zen Gasteizen.

1915 azaroak 22: Andre Ospital jaio zen Alduden.

1883 azaroak 23: Jon Kurutz Ibargutxi jaio zen Ubidean.

1929 azaroak 23: Robustiano Ortuzar hil zen Bermeon.

1971 azaroak 23:  Klaudio Sagarzazu Satarka hil zen Hondarribian.

1870 azaroak 24: Juan Manuel Lertxundi jaio zen Tolosan.

1911 azaroak 24: Jon Oñatibia jaio zen Oiartzunen.

Agenda

Harkaitz Cano Euskal kulturaren ajeak eta literatura zikloaren barruan azaroaren 18an (osteguna) 19:30etan Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan arituko da. Bilbo Zaharra Forum.

Xabier Mendiguren
ek Telesforo Monzonen artikulugintza izango du hizpide azaroaren 18an  (osteguna) 20:00etan Donostiako Dr. Camino liburutegian. Aurkezle: Guillermo Etxeberria.

Juanjo Olasagarre
k Literatura eta iraultza  hitzaldia eskainiko du azaroaren 18an (osteguna) 20:00etan Altsasuko Iorta kultur gunean. Antolatzaile: Kima euskara elkartea.

13 idazlek idatzitako ipuinekin osatutako Lehenengo aldia izeneko liburua aurkeztuko dute azaroaren 19an (ostirala) 11:00etan Donostiako Hontza liburudendan. Argitaldaria: Txalaparta.

Bihotz Bakartien Klubak Arrakalak errezitaldia eskainiko du azaroaren 26an (ostirala) 22:30etan Bergarako gaztetxean

Antzerkiola Imaginarioak Jon Gerediagaren poemetan oinarritutako Fitola Balba lana taularatuko du azaroaren 19an (ostirala) 22:30etan Lasarteko Jalgi Kafe Antzokian, eta azaroaren 26an (ostirala) 22:00etan Berako Bidaxka ostatuan.

Markos Zapiainek Txillardegiren literatura eta pentsamenduzko ibilbidea hitzaldia eskainiko du azaroaren 24an (asteazkena)  20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon. Azaroaren 26an (ostirala) 20:00etan  Liburuak irakurriz dibertitzen gara sailaren barruan, Sandor Marairen Azken hitzordua aztertuko dute  Xabier Olarra euskaratzailearekin batera.

Jim Thomposen 1280 arima liburua izango dute hizpide azaroaren 25ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurleen Klubekoek Hikateneoan.

Iban ZalduaIrakurraldi bat euskal gatazkaren inguruan irakurketa egingo du azaroaren 26an  (ostirala) 20:00etan Altsasuko Iorta kultur gunean. Era berean, Itzalak liburuko pasarteak pianoaren musikaz lagundurik irakurriko ditu abenduaren 2an (osteguna) 19:30etan Gasteizko Alde Zaharreko Luis Aranburu Musika Eskolan. Pianoa: Koruko Heras.

 


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: