Literatur Emailuak
148 zenbakia: 2004ko azaroaren  11n
Susa literatura argitaletxea 

Telesforo Monzonen zortzi poema inedito 

Parisko Avenue Marceau 11. zenbakian izan zuen erredakzioa Euzko Deya agerkariak 1937-1940 urteetan, eta hantxe baita ere Eusko Jaurlaritzak egoitza eta, beraz, bulegoa Telesforo Monzonek. Arteako Abertzaletasunaren Agiritegiko Iñaki Goioganak Koldo Izagirreri karpeta bat zabaldu dio: Euzko Deyako korrespondentzia. Gutunen artean mekanografiaturiko bederatzi poema azaldu dira, ez datarik ez sinadurarik, baina estiloak eta gaiek adierazten dute Telesforo Monzonenak zirela. Zortzi inedito dira. Ziur aski hauek izango dira idatzi zituen lehendabiziko poemak. Koldo Izagirrek zehaztapenak egingo ditu hitzaldi batean: Donostiako Doctor Camino Liburutegian azaroaren 17an (asteazkena) 20:00etan, Monzonen jaiotzaren mendeurreneko ekitaldien barnean.

Idazle presoen nazioarteko eguna 

Azaroaren 15a (astelehena) Idazle presoen nazioarteko eguna dela eta, Durangon bi ekitaldi burutuko dira. Ataramiñek aurtengo liburua aurkeztuko du eta ostean idazle presoen inguruko poesia eta testu errezital bat antolatu du Euskal Pen Klubak. Presoen testuak irakurtzen izango dira Paddy Rekalde, Laura Mintegi, Lutxo Egia, Asier Serrano eta Eider Rodriguez. Ekitaldiok Plateruena Kafe Antzokian burutuko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Kataluniako Pen Klubaren webgunean idazle presoen inguruko informazio eta ekimen ugari topatu ditugu. Nazioartekok Pen Klubak ere batzorde berezia du idazle presoen gaia lantzeko, eta bere azken txostenetako batean Euskaldunon Egunkaria itxi ostean bizitako egoera aztertzen dute.

Efemerideak

1873 azaroak 11: Eusebio Azkue hil zen Lekeition.

1905 azaroak 11: Martin Itziar jaio zen Azkoitian.

1921 azaroak 11: Martin Ugalde jaio zen Andoainen.

1927 azaroak 11: Joan Mari Lekuona jaio zen Oiartzunen.

1922 azaroak 13: Ernest Bidegain jaio zen Alduden.

1929 azaroak 14: Alfontso Irigoien jaio zen Bilbon.

1930 azaroak 15: Jose Mari Satrustegi jaio zen Arruazun.

1998 azaroak 15: Federiko Krutwig hil zen Getxon.

1881 azaroak 17: Jose Ramon Astibia jaio zen Errenterian.

1932 azaroak 17: Txomin Peillen jaio zen Parisen.

Agenda

Manex Erdozaintzi-Etxarten bizitza eta pentsamenduaren inguruko hitzaldia eskainiko du Xabi Lasak azaroaren 11n (osteguna) Donapaleuko Zabal etxeko liburutegian.

Pako Aristik Libreta horiko problemak ikuskizuna eskainiko du azaroaren 12an (ostirala) 19:30etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Harkaitz Cano Euskal kulturaren ajeak eta literatura zikloaren barruan azaroaren 18an (osteguna) 19:30etan Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan arituko da. Bilbo Zaharra Forum.

Markos Zapiainek Txillardegiren literatura eta pentsamenduzko ibilbidea hitzaldia eskainiko du azaroaren 24an (asteazkena)  20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.  Azaroaren 26an (ostirala) 20:00etan  Liburuak irakurriz dibertitzen gara sailaren barruan, Sandor Marairen Azken hitzordua aztertuko dute  Xabier Olarra euskaratzailearekin batera.

Jim Thomposen Eta harkadian ni  liburua izango dute hizpide azaroaren 25ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Irakurleen Klubekoek Hikateneoan.





Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: