Literatur Emailuak - 139. zenbakia - 2004-09-09
Literatur Emailuak
141 zenbakia: 2004ko irailaren  23an
Susa literatura argitaletxea

 

 Hemen gauak lau ertz ditu

Bizitza honek lau ertz ditu / Lau ertz ditu ene pentsamenduak ere / Eta denboraren diktadurak / Geroaren aldabak apurtu dituelarik / Zure ametsaren sabelean bizi nahi nuke. Ziegako lau ertzen barnetik idatzitako poema liburu eder batekin plazaratu zitzaigun 1996an, Susa argitaletxearekin, Mikel Ibarguren: Hemen gauak lau ertz ditu. Espetxean eta espetxetik egina, baina, ahotsa goratu gabe, irudi ederren bitartez paretak gainditzen zituen poemak dakartzana. 2002an kaleratu zuen bere hurrengo liburua, poemarioa hau ere: Deserriko karrikak.

 Bakantzen amaiera

Zeruko Argiaren 844. zenbakiarekin, 1979ko irailaren 23an, orain hogeita bost urte, berrekin zioten Ramon Saizarbitoriak eta Koldo Izagirrek Oh Euzkadi! sailari. Aldizkariak baino hiru aste gehiagoko "oporrez" jarduten dute, beren aldizkariko jardunaz eta jardun ezaz, eta bestelako jardunez ere bai, "sexuari" buruzko notizia bat dela eta.


Efemerideak


1905 irailak 23: Felix Markiegi jaio zen Deban.

1971 irailak 23: Jose Artetxe hil zen Donostian.
 
1902 irailak 25: Emmanuel Intxauspe hil zen Omizegañen.

1929 irailak 27:  Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi jaio zen

1814 irailak 28: Joannes Oxalde jaio zen Bidarrain.

1939 irailak 29: Joseba Zubimendi hil zen Kanbon.



Letren Kilimak hilero

Mikelazulokoek Letren Kilimak abian jarri dituzte berriz ere, aurten laugarren urtez. Hileroko azken ostiralean poemak irakurtzeko batzen dira, irailaren 24an (ostirala) 22:30etan egingo dute saioa Errenteriako beraien lokalean.  




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: