Literatur Emailuak
137 zenbakia: 2004ko abuztuaren 26an
Susa literatura argitaletxea

 

Jose Luis Otamendiren Poza eta gero

Itsasoan sartu ditut eskuak / gure herriaz pentsatzeko / hoztasunez / eta kaioak / hodei jaten ari ziren / triste. Hala dio Jose Luis Otamendik Poza eta gero liburuan, 1990ean Susarekin kaleratutako poemarioan. Eskuak itsasoan sartu eta gure herriaz pentsatuz, emaitzak poesia moldean eman izan dizkigu. Azken undinaren kaira eta Egunsenti biluzia Ustelarekin kaleratu eta gero, 1987an Zainetan murrailak plazaratu zuen Susarekin, eta segitu du: Poza eta gero 1990ean eta Lur bat zure minari 1995ean. Bost poema liburu eta horiekin osatutako mundu poetiko oso baten osagarri, narrazioetan murgildu zen 1999an, Euri kontuak liburuarekin. Euskal idazle handietako bat, Poza eta gero poema liburua eskaintzen dizuegu aste honetan osorik.

Toribio Altzagaren lau antzerki lan

Toribio Altzagaren beste lau antzerki lan jarri dituzte aste honetan euskaraz.net-en: Axentxi eta Kontxexi eta Etxeetan elkarrizketa labur eta biziak, Bost Urtean bi ekitaldiko antzezlana eta orain arte argitara eman gabe zegoen Tantarrantan jostirudia.

Arestiren poemak katalanez

Laura Rodriguez eta Eneko Zuloagak katalanera itzulitako Arestiren zazpi poema bidali dizkigute. Basquepoetry atarian ere badituzu Arestiren bost poema katalanez, Toni Strubellek itzuliak. Bestalde, 1988 urtean Galeusca zela-eta Erein argitaletxeak Espriu-Ferreiro-Aresti antologia txiki bat plazaratu zuen hiru hizkuntzatan; hemen Arestiren zazpi poema (Josep Daurella).

Efemerideak

1984 abuztuak 26:  Luis Egia hil zen Tolosan.
1949 abuztuak 27:  Ander Arzelus Luzear  hil zen Baionan.
1963 abuztuak 27:  Sebero Altube hil zen Gernikan.
1982 abuztuak 27:  Plazio Mujika hil zen Loiolan.
1856 abuztuak 30:  Cayetano Sanchez Irure jaio zen.
1956 abuztuak 30:  Aita Donostia, Jose Gontzalo Zulaika hil zen Donostian.
1831 abuztuak 31:  Ramon Artola jaio zen Tolosan.
2003 abuztuak 31:  Mario Onaindia hil zen Gasteizen.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: