Literatur Emailuak
129 zenbakia: 2004ko uztailaren 1ean
Susa literatura argitaletxea

Kabezudoak eta jiganteak

1979ko uztaileko lehen asteko Zeruko Argiako Oh Euzkadi sailak gai bitxia izan zuen hizpide: kabezudoak eta jiganteak. Inguratzen gaituen zuzentasun-grinak orain buruhandi eta erraldoiak esatera akaso eramango gituzkeen, baina orain 25 urte bazuten zuzentasuna dela eta beste iritzi, eta praktikarik. Ale berean argitaratu zuten "Tertulia" akademiaren gutuna, horren adibide. Asteko gonbidatua Gabino Arsuaga izan zen, Txirritaz idazten.

Efemerideak

1773 uztailak 1: Bizente Etxegarai jaio zen Donostian.

1947 uztailak 1: Arantxa Urretabizkaia jaio zen Donostian.

1994 uztailak 2: Justo Garate hil zen Mendozan (Argentina).

1682 uztailak 3: Pedro Inazio Barrutia jaio zen Aramaion.

1865 uztailak 3: Karmelo Etxegarai jaio zen Azpeitian.

1901 uztailak 4: Bingen Amezaga jaio zen Algortan.

1932 uztailak 4: Paskual Bernardino Biguria hil zen Elizondon.

1893 uztailak 5: Juan Garbizu Zubigar jaio zen Lezon.

1915 uztailak 5: Frantzisko Zalakain jaio zen Errenterian.

1935 uztailak 5: Jean Louis Davant jaio zen Urrustoin.

1782 uztailak 6: Bizenta Mogel jaio zen Azkoitian.

1893 uztailak 6: Joakin Aldabe jaio zen Beran.

1946 uztailak 6: Felix Markiegi hil zen Bahia Blancan (Argentina).

Agenda

Mikelazulokoek Kilimamuak liburua aurkeztuko dute uztailaren 3an (larunbata) 12:00etan Bermeoko Katu kale liburudendan.

Bihotz Bakartien Klubak Sarri gure artean errezitaldia egingo du uztailaren 7an (asteazkena) 19:00etan Trapagarango Basetxea gaztetxean.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: