Literatur Emailuak
123 zenbakia: 2004ko maiatzaren 20an
Susa literatura argitaletxea

Ezezagun baten kuadernoa

Argitaratu zenean irakurri zuten askok goraipatzen dute Maria Jose Kerejetaren Ezezagun baten kuadernoa, euskarazko poesigintzan liburu seinalatu gisa. 1987ko Irun Hiria sariko Olerki saria irabazitakoa, 1988an argitaratu zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxak. Poemario sakona, indar handikoa, formalki ere landua, liburu bikaina osatzen du Kerejetaren Ezezagun baten kuadernoa-k. Hementxe daukazu osorik.

Euskal lokuzioak sarean

Euskaldun guztiei euskarazko lokuzioak ezagutzeko eta lantzeko aukera emango dien gunea sortzea izan du helburu Koldo Izagirre, Joxan Elosegi eta Josu Landak abian jarritako lantaldeak. Intza Proiektuaren abiapuntua eta oinarria Koldo Izagirreren bilduma (Euskal Lokuzioak, Hordago Argitaletxea, 1981) izan zen, baina osagarri garrantzitsuz hornitua. Alde batetik, ikuskatu, zuzendu eta txukundu egin dute liburu hartan bilduriko materiala, eta, bestetik, sarrera emango zaie taldeak berak eta beste laguntzaile askok, han eta hemen ahozko jardunetik eta idatzizko hainbat iturritatik jasoriko lokuzioei. Une honetan, 6.230 lokuzio daude batuta eta sailkatuta. Etengabe hazten doan proiektua duzue hau, eta astean gutxienez bi aldiz berriztatzen dituzte edukiak.

Efemerideak

1871 maiatzak 20: Paskual Bernardino Biguria jaio zen Elizondon.

1873 maiatzak 20: Manex Etxamendi jaio zen Ezterenzubin.

1906 maiatzak 20: Balendin Enbeita jaio zen Muxikan.

1901 maiatzak 21: Piarres Lafitte Ithurralde jaio zen Luhuson.

1957 maiatzak 21: Alejandro Tapia Perurena hil zen Iru&nitlde;ean.

1811 maiatzak 22: Gregorio Arrue jaio zen Hernanin.

1943 maiatzak 22: Henriette Aire jaio zen Urepelen.

1883 maiatzak 24: Robustiano Ortuzar jaio zen Bermeon.

1888 maiatzak 24: Tene Mujika jaio zen Deban.

1841 maiatzak 25: Felipe Arrese Beitia jaio zen Otxandion.

1838 maiatzak 26: Jose Inazio Arana jaio zen Azkoitian.

1906 maiatzak 26: Pedro Sarriegi jaio zen Hernanin.

Galiziar letren eguna ospatzen Trintxerpen

Dia das letras galegas ospatu dugu maiatzaren 17an. Galiziar letren egun honetan Xaquín Lorenzo Xocas izan da aurtengo omendua; gurean, Pasaiako Trintxerpen izaten du oihartzunik handiena egun honek. Felipe Senen galiziar etnografo, museologo eta kazetaria, Xocasi buruz mintzatuko da maiatzaren 21ean (ostirala), 20:00etan Trintxerpeko Itsas Etxean. Senenek Xaquín Lorenzo Xocas (1907-1999). Unha vida para a cultura dun pobo biografia eman berri du argitara, Coru&nitlde;ako Bahia argitaletxean. Maiatzaren 22an (larunbata) 12:00etan Xocasi buruzko bideo irudiak erakutsiko dira.

Agenda

Harkaitz Canok Uztail oparo ostean poesia emanaldia eskainiko du maiatzaren 19an (asteazkena) 20:30etan Zamudioko Dorretxean.

Jon Benitok gerra gaitzat duten poema eta kantuak aztertuko ditu maiatzaren 19an (asteazkena) 20:00etan Larrabetzuko kultur etxean. Hurrengo astean, maitzaren 26an (asteazkena) 20:00etan Markos Zapiainek Kolosala izango da, Soinujolearen semea eta Kilkerren hotsak liburuak izango ditu hizpide.

Juan Ramon Makusok Bizitzeak hil egiten du liburua aurkeztuko du maiatzaren 20an (osteguna) 19:30etan Bilboko Casa del libro liburudendan. Aurkezlea: Pello Otxeteko. Argitaldaria: Beta.

Fernando Morillok Gloria Mundi nobela aurkeztuko du maiatzaren 27an (osteguna) 11:30etan Donostiako Koldo Mitxelenan. Aurkezlea: Pedro Miguel Etxenike. Argitaldaria: Elkar.

Bihotz Bakartien Klubak Sarri gure artean errezitatuko du maiatzaren 27an (osteguna) 19:30etan Hernaniko Biteri Kultur etxean. Antolatzaile: Dobera.

Paddy Rekaldek "Bilbo dub kronikak" poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 28an (ostirala) 11:00etan Bilbon, Likiniano aretoan (Ronda kalea 12). Argitaldaria: Susa.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: