Literatur Emailuak
119 zenbakia: 2004ko apirilaren 22an
Susa literatura argitaletxea

Alex Azkueren Poemak

Alex Azkueren Poemak izeneko poemarioa 1981eko apirilean plazaratu zen, Ustela bildumaren baitan. Alex Azkue ezizenaren atzean Jokin Ansorena zetorren ezkutatuta eta liburuaren barruan autore gazte baina kementsu baten hitzak. Koldo Izagirreren sarrera dakar poema-liburuak, Poemak, orain osorik irakurgarri eskaintzen dizuguna.

Manex Erdozaintzi-Etxarten oroiz

20 urteko beteko dira apirilaren 29an Manex Erdozaintzi-Etxart zendu zela. Idazle, eragile, bultzatzaile, literaturan bezala beste zenbait arlotan ere jardun zuen baxenafarrak. Bizi zela poema liburu bakarra argitaratu zuen, Hinki-Hanka, baina hura hil ostean beste bi ere kaleratu ziren: Herri honen erraietan eta Bizitza pilpirak. Susa argitaletxeak XX. mendeko Poesia Kaierak bilduman egin zuen bere poesiaren bilketa bat, eta berau eskaini nahi dizuegu osorik. Poesiaz gain, eleberri bat ere idatzi zuen, Gauaren atzekaldeak, hurrengo astean eskainiko duguna.

Gernikako arbola hil da

Jose Maria Iparragirrek Madrilgo San Luis kafetegian abestu zuen 1853. urtean Gernikako arbola, eta ereserki bihurtu zen gero euskaldunen artean. Lehenago kantua egina zion ingeles batek ere: 1810ean idatzi zuen The Oak of Guernica poema William Wordsworth erromantikoak (gero Karmelo Etxegaraik euskarara itzulia). Eta ezagutzen ez baduzu, agian bitxia irudituko zaizu Miguel Unamunoren artikulu hau ere: Agur, Arbola bedeinkatube! (1888).

Efemerideak

1968 apirilak 22: Txomin Arruti Mendi-Lauta hil zen Zarautzen.

1900 apirilak 23: Patxi Etxeberria jaio zen Andoainen.

1934 apirilak 24: Juan Ignazio Uranga hil zen Donostian.

1781 apirilak 26: Juan Jose Mogel jaio zen Deban.

1848 apirilak 27: Marzelino Soroa jaio zen Donostian. Gabon, Au ostatuba!, Anton Kaiku, Baratzan, Iriyarena, Ezer ez eta festa lanak osorik eskaintzen dizkizu euskaraz.net guneak.

1887 apirilak 27: Toribio Etxebarria jaio zen Eibarren. Literatur Aldizkarien Gordailuan berak Euzko Gogoa, Olerti eta Egan aldizkarietan idatzitako 60 lan irakurriko dituzu.

1773 apirilak 28: Joan Batista Gamiz hil zen Bolonian, Italian.

1960 apirilak 28: Manex Etxamendi hil zen Ezterenzubin.

Agenda

Xabier Etxabek Lurtarra da begiratua aurkeztuko du apirilaren 22an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Euskalduna tabernan. Aurkezleak: Martin eta Xabier Etxeberria. Argitaldaria: Elkar.

Jokin Muñozek Bizia lo liburua izango du aztergai apirilaren 21ean (asteazkena) 20:00etan Gasteizko Irakurle klubean.

Xabier Mendigurenek Arbelaren gainean liburuari buruz egingo du berba apirilaren 23an (ostirala) 19:30etan Lazkaoko Gerriko kultur dendan.

Bihotz Bakartien Klubak Sarri gure artean irakurraldia egingo du apirilaren 23an (ostirala) 22:30etan Mutrikuko Zabiel kultur etxean.

Antzerkia Euskal Herrian gaiaz mintzatuko dira apirilaren 24an (larunbata) goizeko 10:00etatik aurrera Antton Luku, Mikel Martinez, Josu Kamara eta Antzerkiolako kide bat Larrabetzuko Literatura Eskolan.

Julen Gabiriak Han goitik itsasoa ikusten da liburuari buruz egingo du berba apirilaren 28an (asteazkena) 20:00etan, Santutxuko AEK Euskaltegian (Arbidea 21). Antolatzaile: Asapala Elkartea.

Ur Apalategik Gure gauzak S.A nobela aurkeztuko du apirilaren 30ean (ostirala) 20:00etan Berako Kultur Etxean.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: