Literatur Emailuak
118 zenbakia: 2004ko apirilaren15ean
Susa literatura argitaletxea

Ezinezko maletak

Ezinezko maletak Juanjo Olasagarreren nobela ziztatzailea duzu, gupida gabe egindako belaunaldi baten erretratua. Hiru nafar Londresera iritsi dira, koadrilakoa izandako laugarrena (Carlos) hil egin baita Londresen, eta haren hiletara joan dira elkarrekin haserreturik dabiltzan hiru adiskideak. Londresko krematoriora iritsitakoan, trabesti batek egiten die harrera. Denboran atzera begirakoak eginez, Sakanako koadrilaren ibilietan, sentipenetan eta bizimoldeetan arakatuko du irakurleak. Interneten osorik jarri dugu Ezinezko maletak nobela.

Jon Casenaveren Zutaz amoroski

1978ko abuztuan plazaratu zen Jon Casenaveren Zutaz amoroski poema liburua, Ustela Saileko bosgarrena, bere lehena. Bi ataletan banatutako liburua (Desioak eta Kardentasuna), baionesaren poemak irakurri ahal izango dituzu, Jean Marc Lanusse eta Javi Etxenikeren marrazkiez lagunduta. Handik gutxira Azkenean dilindan kaleratu zuen Ustela bilduman bertan Casenavek, Mattin Larzabalekin batera egindako lana, eta 1981ean Itsu mandoka narratiba liburua. Zutaz amoroski osorik daukazu orain irakurgarri.

Mikel Zarate eta Bizkaiko euskal idazleak

1580an hasi eta1968 urtera bitarteko Bizkaiko euskal idazleetarik batzuk batu zituen Mikel Zaratek liburu honetan. Aipatzen duen lehen idazlea Garibai Esteban (1533-1599) da, erderaz idatzi bazuen ere agertzen dira bere idazkietan "euskarazko errefran txorta bi ta kanta zaar batzuk bere". Aipatzen duen azken idazlea Gotzon Garitanaindia da. Mikel Zaratek ohiko duen hitzatzearekin amaitzen da liburua.

Efemerideak

1701 apirilak 15: Bernard Gazteluzar hil zen Pauen.

1855 apirilak 15: Bizente Etxegarai hil zen Donostian. Euskaraz.net gunean osorik irakurriko duzu Festara bere liburua.

1861 apirilak 16: Toribio Alzaga jaio zen Donostian. Bere antzerki lanak irakur daitezke Interneten.

1873 apirilak 16: Engrazio Aranzadi Kizkitza jaio zen Donostian.

1906 apirilak 16: Plazido Mujika jaio zen Urnietan.

1941 apirilak 16: Baleriano Mokoroa hil zen Tolosan.

1904 apirilak 17: Anizeto Zugasti jaio zen Altzan.

1913 apirilak 17: Jose Estornes Lasa jaio zen Izaban.

1957 apirilak 17: Pierre Lhande hil zen Atharratzen.

1896 apirilak 18: Xabier Lizardi jaio zen Zarautzen. Bere poemak irakurri eta entzungo dituzu XX. Mendeko Poesia Kaieretan.

1943 apirilak 18: Jose Elizondo hil zen Donostian.

1968 apirilak 18: Toribio Etxebarria hil zen Caracasen. Bere liburu baten titulua aintzat hartuta, Ibiltarixanak ikuskizun poetikoa egin zuten Jose Luis Otamendi, Iñigo Aranbarri eta Bidertzean taldeak.

1944 apirilak 19: Abelino Barriola hil zen Pauen.

1973 apirilak 19: Eustakio Mendizabal Txikia hil zuten Algortan. Hitz etena liburua kaleratu zuen Susak 1992an.

1929 apirilak 21: Pepe Artola hil zen Donostian.

Agenda

Gaztetxeak eta literatura izango ditu aztergai datorren apirilaren 15ean (osteguna) eguerdiko 12:00etan Juan Luis Zabala idazleak, botatzeko arriskuan dagoen Larrabetzuko gaztetxean.

Xabier Etxabek Lurtarra da begiratua nobela aurkeztuko du apirilaren 21ean (asteazkena) 12:00etan Donostiako liburutegiko sotoan. Biharamunean, apirilaren 22an (osteguna) 19:00etan Zarauzko Euskalduna tabernan aurkeztuko dute liburua jendaurrean. Aurkezleak: Martin eta Xabier Etxeberria. Argitaldaria: Elkar.

Jokin Muñozek Bizia lo liburua izango du aztergai apirilaren 21ean (asteazkena) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean.

Bihotz Bakartien Klubak Sarri gure artean irakurraldia egingo du apirilaren 23an (ostirala) 22:30etan, Mutrikuko Zabiel kultur etxean.

Antzerkia Euskal Herrian gaiaz mintzatuko dira apirilaren 24an (larunbata) goizeko 10:00etatik aurrera Antton Luku, Mikel Martinez, Josu Kamara eta Antzerkiolako kide bat Larrabetzuko Literatura Eskolan.

Julen Gabiriak Han goitik itsasoa ikusten da liburuari buruz egingo du berba apirilaren 28an (asteazkena) 20:00etan, Santutxuko AEK Euskaltegian (Arbidea 21). Antolatzaile: Asapala Elkartea.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: