Literatur Emailuak
109 zenbakia: 2004ko otsailaren 12an
Susa literatura argitaletxea

Daniel Garbizuren Espaloietako ginola

1980ko apirilean karrikaratu zen Daniel Garbizuren Espaloietako ginola. Ustela Saileko hamahirugarrena, poema-liburua duzu Garbizurena. Hogeita bi poema bildu zituen Garbizuk liburuan, eta Jabier Etxenikeren irudiez ata azalaz apaindu. Osorik daukazu orain irakurgarri.

Pako Aristiren lau poema erdaraz

Josebe Alkortak Pako Aristiren "Libreta horiko poemak" liburuko bi poema paratu ditu ingelesez. Bestalde, galegoz eta espainolez bana jarri du Pako Aristik berak: Sen romance eta Reconversión industrial. Susaren webgunean zazpi-zortzi hizkuntza ezberdinetara itzulitako poemak irakurriko dituzu.

Mikel Zarateren Higidura berdez

Lehen poesia liburua du Higidura berdez Mikel Zaratek, Irun hiria saria irabazita Gipuzkoako Aurrezki Kutxak argitaratua. Lizardi, Lauaxeta eta Aresti omenduko ditu liburuan. Hiru zatitan banatua dago: Gelan, baserrian eta hirian eta horrela Mikel Zarateren lana bera islatzen da bertan; ikasketak, Lezama eta Bilbo. Hitzatze esanguratsua du liburuak: Eraman ezazu haizetara,/ eraman ezazu eguzkitara,/ eraman ezazu baserrira/ eta hirira,/ ikastoletara,/ etxeetara,/ irratira,/ telebisiora...,/ edonora./ Baina ez sartu,/ mesedez,/ faborez,/ inongo bitrinatan;/ ez lurperatu/ sekulan santan.
Datorren astean: Utopiaren fantasian.

Arestiren Bilbon oinez

Gabriel Arestiren poesiak Bilbo gogoratzen digu. Bilbon ere gogoan hartu daiteke Aresti, edo hori da behintzat datorren larunbatean otsailak 14, Literatura Eskolakoek egin asmo dutena. Goizean Koldo Izagirrerekin batera Gabriel Arestiri buruz aritu ostean, arrasti partean ibilbide bat egingo da. Arestiren jaiotetxea, inguruko kaleak, bere omenez daudenak, lagunen lanak... ezagutuko ditu bertaratzen denak. Ibilbidearen mapa, tokiak eta argibideak Interneten daude eskuragai. Hitzordua: Kalderapekon arratsaldeko 17:00etan.

Efemerideak

1937 otsailak 12: Engrazio Aranzadi Kizkitza hil zen Bilbon.

1962 otsailak 12: Leon Leon Berrizarte hil zen Ustaritzen.

1910 otsailak 14: Fernando Artola Bordari jaio zen Hondarribian.

1916 otsailak 14: Martin Ugarte Saletxe jaio zen Legazpin.

1586 otsailak 15: Jacques Bela jaio zen Maulen.

1838 otsailak 15: Piarres Ibarrart jaio zen Jatsun.

1815 otsailak 17: Jean Baptiste Kamousarri jaio zen Ziburun. Bere bertsoak irakurgai daude Euskal Testuen Gordailuan.

1826 otsailak 17: Michel Elizanburu jaio zen Heletan. Lehenagoko Eskualdunak zer ziren (1889) eta Frantziako hirur Errepubliken ixtorioa laburzki (1890) osorik daude Euskal Testuen Gordailuan.

1937 otsailak 17: Janbattitt Dirassar jaio zen Hazparnen.

1711 otsailak 18: Xabier Idiakez jaio zen Iruñean.

1900 otsailak 18: Jose Antonio Oar-Arteta jaio zen Markinan.

1903 otsailak 18: Etienne Salaberri jaio zen. Ene sinestea liburua osorik eman zuen Susak jaiotzaren mendeurrenean.

Agenda

Zakil alu hori! errezitaldia egingo du Bihotz Bakartien Klubak otsailaren 13an (ostirala) 20:30etan Larrabetzuko gaztetxean.

Gabriel Aresti izango du hizpide Koldo Izagirrek otsailaren 14an (larunbata) goizeko 10:00etan Larrabetzuko Literatura eskolan.

Mikelazulokoek "Eskubiko pareta" ikuskizuna aurkeztuko dute otsailaren 15ean (igandea) 19.30etan Zarauzko Gaztelekuan.

Castillo Suarez Mugarri estaliak liburuari buruz berbetan izango da otsailaren 18an (asteazkena) 18:30etan Arrasateko udal liburutegian, bertako literatur solasaldietan.

Jokin Muñozek "Bizia lo" ipuin liburuari buruz mintzatzeko aukera izango du otsailaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Irakurriz dibertitzen gara ekimena.

Jasone Osorok "Greta" liburuari buruz egingo du berba otsailaren 25ean (asteazkena) 20:00etan, Santutxuko AEK Euskaltegian. Antolatzaile: Asapala Elkartea.

Rikaro Arregi Diaz de Herediaren "Kartografiak" liburuari buruz mintzatuko dira otsailaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubean.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: