Literatur Emailuak
106 zenbakia: 2004ko urtarrilaren 22an
Susa literatura argitaletxea

Louis Zukofsky: zazpi poema

Duela ehun urte jaio zen Louis Zukofsky poeta New Yorken, 1904ko urtarrilaren 23an. Objectivist taldearen sortzaileetarik izan zen, George Oppen eta Charles Reznikoff lagun zituela. Talde hartara batuko ziren William Carlos Williams, Lorine Niedecker, Carl Rakosi, Basil Bunting eta Kenneth Rexroth. Louis Zukofskyren zazpi poema euskaraturik ekarri dizkigu Anton Garikanok.

Pedro Mari Otañoren Alkar

Pedro Mari Otañoren bertso (olerki) liburua dakarkizugu aste honetan osorik. 1904an, orain 100 urte, Buenos Airesen argitaratua, bertsolari zizurkildarra bizi zela kaleratutako bakarra hauxe duzu. Hementxe irakurri ahalko dituzu bere bertso-sail ezagunenetako batzuk: Limosnatxo bat, Zazpiak bat, Amerikako panpetan...

Lezaman Mikel Zarate gogoratuz

Datorren apirilaren 10ean (larunbata) beteko dira 25 urte Mikel Zarate idazlea hil zela. Bere jaioterrian, Lezaman Zorrizketan euskara elkarteak ekitaldi andana prestatu du urtarrilean hasi eta apirila bitarte. Lezamako eskolako ikasleek "Bilbo irribarrez" liburuan oinarrituta antzerki obra bat estreinatuko dute urtarrilaren 30ean (ostirala) 18:00etan, Kukubiltxok Zaraten alegorietan oinarritutako Ekidazu antzezlana emango du 31an (larunbata) 20:00etan Derioko kiroldegian. Otsailaren 27an bihotz bakartien klubak Zarateren poesiekin prestatutako errezitaldia egingo du. Martxoaren 5ean "Mikel idazlea" mahai-inguruan batuko dira Joseba Butron, Gotzon Garate, Ander Manterola, Jon Kortazar eta Manu Etxebarria.

Iratzeder olerkiz olerki

Euskal Kultur Erakundeak Xabier Iratzeder idazlearen gainean "Iratzeder olerkiz olerki" literatur emanaldi bat prestatu du. Datorren urtarrilaren 29an (osteguna) 19:30etan Andoaingo Bastero kultur gunean emango dute eta otsailaren 12an (osteguna) 15:00etan Donibane Lohizuneko Maurice Ravel entzutegian.

Efemerideak

1897 urtarrilak 22: Txomin Arruti Mendi-Lauta jaio zen Zarautzen. "Loretxo" lana plazaratu zuen 1937an.

1928 urtarrilak 23: Antonio Zabala jaio zen Tolosan. 1961ean Auspoa herri literaturari buruzko liburu bilduma sortu zuen.

1948 urtarrilak 23: Jose Eizagirre hil zen Donibane Lohizunen. Gernika aldizkariaren lehen zenbakian Gernika idatzi zuen.

1847 urtarrilak 24: Alfonso Maria Zabala jaio zen Ezkion.

1869 urtarrilak 25: Pablo Fermin Irigarai Larreko jaio zen Auritzen. Euzko Gogoak Larreko eta Lizardiren arteko gutunketa irakurtzeko aukera ematen digu.

1857 urtarrilak 26: Pedro Mari Otaño jaio zen Zizurkilen. Argentinara hiru aldiz joan zen Euskal Herritik, eta han hil zen, Rosarion. Limosnatxo bat bertso sorta, oraindik bertsozale askok kantatzen du.

1865 urtarrilak 26: Sabino Arana Goiri jaio zen Bilboko Abandon.

1906 urtarrilak 26: Andima Ibiñagabeitia jaio zen Elantxoben. Kultur eragile nekaezina, berak sortutako 116 dokumentu bildu ditugu Literatur Aldizkarien Gordailuan (Ibiñagabeitia proiektua).

1883 urtarrilak 27: Jose Olaizola jaio zen Hernanin.

1907 urtarrilak 27: Juan Arana Loramendi jaio zen Bedoñan.

1940 urtarrilak 27: Gorgonio Renteria hil zen Baionan. Pako Sudupek bere biografia idatzi zuen Bidegileak sailean.

1982 urtarrilak 27: Nemesio Etxaniz hil zen Donostian.

Agenda

Bernardo Atxagak hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 22an (osteguna) 19:30etan Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Antolatzailea: Bilbo Zaharra Forum.

Edorta Jimenezek "Kilkerren hotsak" liburuari buruz egingo du berba urtarrilaren 28an (asteazkena) 20:00etan, Santutxuko AEK Euskaltegian (Arbidea 21). Antolatzaile: Asapala Elkartea.

Patricia Highsmith idazlearen "Ripley trebea" liburua izango dute mintzagai urtarrilaren 28an (asteazkena) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean.

Mikel Peruarenak "Eguraldiaz hizketan" liburuko poemak errezitatuko ditu urtarrilaren 29an (osteguna) 20:30etan Bilboko Kalderapekon burutuko den Literatur Jazza ekitaldian. Musikari lanetan arituko dira Four Friends taldekoak.

Bihotz Bakartien Klubak Zakil alu hori eskainiko du urtarrilaren 30ean (ostirala) 20:30etan Lemoako gaztetxean.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: