Literatur Emailuak
104 zenbakia: 2004ko urtarrilaren 8an
Susa literatura argitaletxea

 

Pako Aristiren Narrazti ozena

"Literaturarik gabeko herri bat, hizkuntzarik gabeko zerbaitengandik gertuegi dago, eta hizkuntzarik gabeko herri bat berriz, kulturarik gabeko herri batetatik gertuegi, ezerrezaren pare alegia". Horrela, hain gordin eta hain eder hasten da Pako Aristiren Narrazti ozena liburua. Sarrerako hitzak Ramon Etxezarretarenak dira, Azpeitiko Udaleko euskara arduraduna orduan, liburua argitaratzearen eragilea. 19 urterekin plazaratu zuen Narrazti ozena bere lehen lana Pako Aristik eta egun ia 30 libururen egilea da. Liburu honetan zazpi narrazio batu zituen: "Hots, hots! Lurrean oñok", "Loreak eta txinaurria", "Kakalerdoaren suizidioa", "Kasik Philippe bezala", "Tergalezko zine-kamera hutsa", "Opaizko dultzaina" eta "Moxalak Baigiren ortze gorrian".

Web argitalpenak fitxategi bakarrean

Literatur Emailuen bidez zabaldu izan ditugun web argitalpenetatik batzuk, fitxategi bakarrean konprimituta eskaintzen ditugu hemen, batez ere fitxategi kopuru handikoak eta bolumen aldetik oso handiak ez diren kasuetan. Modu horretara, inork bere ordenadorera jaitsi nahi izanez gero, errazagoa eta erosoagoa izango delakoan.

 

Efemerideak

1888 urtarrilak 8: Julene Azpeitia jaio zen Zumaian.

2001 urtarrilak 8: Mariano Izeta hil zen Elizondon. Urtsuko ermita ekarri dugu Plazara aldizkaritik.

1866 urtarrilak 9: Frantzisko Lopez Alen jaio zen Donostian.

1919 urtarrilak 9: Antonio Arruti hil zen Tolosan.

1935 urtarrilak 9: Jean Etxepare Bidegorri hil zen Kanbon.

1886 urtarrilak 10: Jose Gontzalo Zulaika Aita Donostia jaio zen Donostian.

1890 urtarrilak 10: Klaudio Otaegi hil zen Hondarribin. Ameriketatik koplak irakurriko dituzu Anton Abbadiaren koplari guduak bilduman. Hil zenean bere omenez idatzitako Otaegiri! bertso bilduma euskaraz.net gunean dago.

1905 urtarrilak 11: Iñaki Goenaga jaio zen Azpeitian.

1919 urtarrilak 11: Pedro Berrondo jaio zen Oiartzunen. Itxaropena argitaletxeak berak euskaratutako "Don Kixote Mantxa'ko" kaleratu zuen 1976an. Oh! Euzkadin beragaz egindako elkarrizketa plazaratu zuten 1980an.

1988 urtarrilak 11: Piarres Larzabal hil zen Sokoan. Bere 18 antzerki lan dituzu Teatroa.com gunean.

1835 urtarrilak 12: Juan Frantzisko Petrirena Xenpelar jaio zen Errenterian.

1898 urtarrilak 12: Antonio Maria Labaien jaio zen Tolosan. Bidegileak sailean Ainhoa Beolak osatu zuen bere biografia.

1785 urtarrilak 13: Frantzisko Xabier Munibe Idiakez Peñafloridako kondea hil zen Bergaran.

1948 urtarrilak 13: Mario Onaindia jaio zen Lekeition. Koldo Izagirreren "Escribir novelas" iritzi artikulua gomendatzen dizugu.

1920 urtarrilak 14: Txomin Agirre hil zen Zumaian. Kresala nobela irakurriko du osorik Euskal Testuen Gordailura jotzen duenak.

 

Agenda

Anjel Lertxundik "Mentura dugun artean" saiakera izango du hizpide Iruñeko irakurleekin urtarrilaren 16an (ostirala) 20:00etan Zaldiko Maldiko Elkartean.

Alberto Barandiaranek "Kazetaritzatik literaturara, lekukotasun historikoa eta bidaia kronikak" hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 17an (larunbata) 10:00etan Larrabetzuko Literatura Eskolan.

 


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: