Literatur Emailuak
103 zenbakia: 2004ko urtarrilaren 1ean
Susa literatura argitaletxea

 

10 urtez Zapataren oihanean

1994ko urtarrilaren lehen egunean mexikar gerrilari multzo baten matxinadarekin esnatu zen mundua. EZLNk bere burua eta borroka ezagutzera eman zuen. Geroztik ezagun egin zaizkigu Marcos komandanteordearen idatziak eta esanak. 10 urte igaro dira baina gurean, Iñigo Aranbarrik Chiapasera abiatu, eta Zapataren oihana kronika liburua ekarri zigun 1997an. Orain osorik irakur dezakezu, gu ere Sua eta hitza altxamenduaren aldeko ospakizunetan murgildu garelako.

 

262 liburu kritika

2003ko urtarriletik abendura bitarteko 262 liburu kritika batu ditugu kritika-hemeroteka sailean, helduen literatura alorreko ahalik eta gehienak jasotze aldera. Astero-astero berritzen den hemeroteka duzu. 2002an, 2001ean eta 2000n argitaratutakoak ere kontsulta ditzakezu (831 kritika orotara gaur arte). Zuk eskura daukazun kritikaren bat ahantzi badugu, susanews@armiarma.eus helbidera igorri eta ahalik eta lasterren paratuko dugu.

 

Efemerideak

1902 urtarrilak 1: Manuel Ziarsolo Abeletxe jaio zen Bilbon. 1937an Bilbon sortutako Eguna egunkariko zuzendaria izan zen. Joseba Agirrezkuenagak bere biografia idatzi zuen Bidegileak sailean.

1936 urtarrilak 1: Imanol Elias jaio zen Azpeitian. "Haunditasun ametsak - Hiru morroiak" antzezlana kaleratu zuen 1987an Susarekin.

1891 urtarrilak 2: Jean Baptiste Elizanburu hil zen Saran. "Piarres Adame" liburua osorik irakurriko duzu Euskal Testuen Gordailuan.

2000 urtarrilak 2: : Salbador Zapirain Ataño hil zen Hondarribian.

1810 urtarrilak 3: Anton Abbadia jaio zen Dublinen. Anton Abbadiaren Koplari Guduak osorik bildu ditugu Interneten.

1845 urtarrilak 3: Antero Apaolaza jaio zen Urretxun. "Patxiko Txerren" lana idatzi zuen.

1895 urtarrilak 3: Mixel Elizanburu hil zen Hazparnen. Euskal testuen gordailuan bi liburu irakurriko dituzu: Lehenagoko Euskaldunak zer ziren (1889) eta Frantziako hirur Errepubliken ixtorioa laburzki (1890).

1926 urtarrilak 3: Emile Larre jaio zen Baigorrin.

1864 urtarrilak 4: Pepe Artola jaio zen Donostian.

1920 urtarrilak 4: Xabier Iratzeder jaio zen Donibane Lohitzunen.

1950 urtarrilak 5: Rosario Artola hil zen Donostian.

1983 urtarrilak 6: Juan Inazio Goikoetxea Gaztelu hil zen Donostian. Oh! Euzkadikoek ohi zuten estiloko elkarrizketa plazaratu zuten 1980ko azaroan.

1782 urtarrilak 7: Juan Etxamendi Bordel jaio zen Luzaiden.

1782 urtarrilak 7: Martin Larralde Bordaxuri jaio zen Hazparnen. "Galerianoaren kantua" idatzi zuen Hazparnen preso hartu ostean.

 

Agenda

Jon Abril "Helloak Txinan" aurkeztuko du urtarrilaren 2an (ostirala) 20:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

 


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: