Literatur Emailuak
100 zenbakia: 2003ko abenduaren 11n
Susa literatura argitaletxea

Sei poeta errezitalean

100. Literatur Emailua duzu aste honetakoa, eta berezia izan dadin saiatu gara. Entzutekoa den Emailua da hau, disko baten moldekoa. Sei poetaren errezitala duzu ia ordu beteko grabazioan, 48 poema denera. Pako Aristik, Jon Benitok, Igor Estankonak, Juan Ramon Madariagak, Miren Agur Meabek eta Kirmen Uribek zortzina poema irakurri dituzte zuretzat, Zarautzen azaroan Jexuxmai Lopetegi musikariak jasoak. Poema bakoitza bi formatutan daukazu, aukeran: Real Player eta MP3.
Badakizu, bestalde, entzuteko poema multzo handia duzula lehendik Susaren webguneko audioa atalean: Gabriel Aresti, Bitoriano Gandiaga, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia, Jose Luis Otamendi, Xabier Montoia, Edorta Jimenez, Iñigo Aranbarri, Itxaro Borda, Andolin Eguzkitza, Rafa Egiguren, Gabriel Korta, Jon Arano, Joakin Balentzia, Juanjo Olasagarre, Andoni Tolosa, Xabier Aldai eta Harkaitz Cano.

Efemerideak

1912 abenduak 11: Sabin Muniategi jaio zen Gautegiz Arteagan.

1942 abenduak 12: Kepa Enbeita Urretxindorra hil zen Muxikan.

1842 abenduak 13: Jose Manuel Etxeita jaio zen Mundakan.

1897 abenduak 13: Joannes Oxalde hil zen Bidarrain.

1909 abenduak 13: Estanislao Urruzola Uxola jaio zen Tolosan. Olerti aldizkarian sarri idatzi ohi zuen.

1949 abenduak 13: Emiliano Mujika hil zen Tolosan.

1927 abenduak 16: Manuel Lasarte jaio zen Leitzan.

1996 abenduak 16: Alfontso Irigoien hil zen Bilbon. J. Benaventeren "Gaitzetsia" antzerkilana euskeratu eta argitaratu zuen Euzko Gogoa aldizkarian.

1934 abenduak 17: Xipri Arbelbide jaio zen Heletan.

Agenda

Bihotz bakartien klubak "Zakil alu hori" irakurketa egingo du abenduaren 19an (ostirala) 22:30etan Soraluzen.

Yasar Kemal idazle turkiarraren "Ararat mendiaren sumina" (Fernando Reyk euskaratua) liburuaz berba egingo dute abenduaren 12an (ostirala) 20:00etan Iruñeako Zaldiko Maldiko elkartean.

Mikel Elorzak Literatur aldizkariak izango ditu hizpide abenduaren 13an (larunbata) 10:30etan Larrabetzuko Literatura Eskolan.

Jon Abrilek "Helloak Txinan" liburuarekin hitzaldi sorta bat emango du: abenduaren 13an (larunbata) 20:00etan Goizuetako Udaletxean; abenduaren 17an (asteazkena) 21:00etan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian eta azkenik urtarrilaren 2an (ostirala) 20:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Juan Luis Zabalak "Autoelkarrizketa" hitzaldia eskainiko du abenduaren 16an (asteartea) 19:30etan Berako kultur etxean.

Juan Ramon Madariagak Izozmendiak poesia errezitaldia egingo abenduaren 17an (asteazkena) 20:30etan Bilboko Kalderapeko euskal kultur gunean, Literatur Jazzaren barnean.

Josu Landak Odolbildua liburuari buruz berba egingo du abenduaren 17an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte etxean, Berbaizuren Irakurlearen Txokoan.

Pako Aristik Libreta horiko poemak poema liburua izango du mintzagai abenduaren 17an (asteazkena) 20:00etan Santutxuko AEKn (Arbidea 21), Asapala elkarteak antolatutako Irakurlearen Tartean.

Gasteizko Irakurleen Klubean Patxi Zubizarretaren "Barrikadak" liburuaz jardungo dute abenduaren 18an (osteguna) 20:00etan, Hikaateneoan.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: