Literatur Emailuak
89 zenbakia: 2003ko irailaren 25ean
Susa literatura argitaletxea

Pablo Neruda hil zela 30 urte

Pinochetek estatu-kolpea eman eta hamabi egunera hil zen Txileko Santiagon Pablo Neruda, 1973ko irailaren 23an.1923an kaleratu zuen lehen poemarioa, Crepusculario izenekoa, eta hil zen arte goi mailako poesia obra utzi zuen idazle txiletarrak. Hala poetika nola ideario baten ikur, 1971n Literatura Nobel saria jaso zuen. 20 poemas de amor y una canción desesperada, Canto General, Residencia en la tierra, Odas elementales, Memorial de Isla Negra, Confieso que he vivido... asko ditu liburu gogoangarriak. Gaztelaniazko idazlea, ez dira asko euskarara ekarritako bere poemak, eta libururik bat ere ez. Hemen aurkezten dizkizuegu gure literatur aldizkarietan euskaratutako Pablo Nerudaren bost poema.

Lehen Bilduma 82-84

1985ean plazaratu zuen Susak Lehen Bilduma 82-84, Mikel Antzaren narrazio liburua. Zortzi narrazio dakartza liburuak (tartean Suzko gezi bat bezala, ipuin saritua, 1983an Gipuzkoako Aurrezki Kutxak argitaratua). Bere lehen ipuin-liburua, urte berean Beteluko balnearioko mirakulua antzerki-obra publikatu zuen, Iñaki Uriarekin batera idatzia, eta 1987an beste narrazio-bilduma bat: Odolaren usaina. Hurrengo astean: Gauzurtz baten izenak asmatzen, Eneko Olasagastiren poema-liburua.

Efemerideak

1929 irailak 27: Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi jaio zen Donostian.

1814 irailak 28: Jean Otsalde jaio zen Bidarrain. Bere bertso zenbait eta biografia Diario de Noticias egunkariaren eskutik.

1939 irailak 29: Joseba Zubimendi hil zen Kanbon. Bere lanak eta biografiaren berri izango duzu euskaraz.net gunean ere.

1829 urriak 1: Juan Jose Alkain Udarregi jaio zen Aian. 1878an paratutako Bertso berriak eskaintzen dizkizu euskaraz.net guneko Gorostian gorosti sailak.

1940 irailak 1: Angel Zelaieta jaio zen Mallabian. Sarean da irakurgai berak idatzitako Gabriel Arestiren biografia.

1979 irailak 1: Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri hil zen Pauen. Goixian argi hastian irakurri dezakezu Igela aldizkarian.

1980 irailak 1: Xabier Peña hil zen Tolosan.

Agenda

Piarres Xarrittonek "De Re Publica edo politikaz" liburua aurkeztuko du irailaren 25ean (osteguna) 11:00etan Baionako Mattin liburudendan.

Diapoesia emanaldia egingo dute irailaren 25ean (osteguna) 21:00etan Azkoitiako Kontzejupean. Partaideak: I. Aranbarri, A. Bengoetxea eta K. Urbieta Antolatzailea: Maxixatzen.

"110. Street-eko geltokia" liburuaren 25. argitaraldia aurkeztuko du Iñaki Zabaleta Urkiolak irailaren 26an (ostirala) 12:00etan Bilboko Kalderapeko kulturgunean. Aurkezlea: Gotzon Garate. Argitaldaria: Elkar.

Mikel Peruarenak "Eguraldiaz hizketan" poesia liburua aurkeztuko irailaren 30ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Aurkezlea: Koldo Izagirre. Argitaldaria: Elkar.

Harkaitz Canok "Nabokov-en salabardoa" hitzaldia eskainiko du urriaren 7an (asteartea) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. GEU Gasteiz euskara elkartea.

Hasier Etxeberriak "Eulien bazka" izango du mintzagai urriaren 8an (asteazkena) 19;30etan Algortako Itxasgane Kulturgunean. Irakurzaleen Txokoaren ikasturteko lehen ekitaldia izango da.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: