Literatur Emailuak
88 zenbakia: 2003ko irailaren 18an
Susa literatura argitaletxea

 

Jonas Poisson

Iñigo Aranbarriren lehen liburuko poemak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu aste honetan: Jonas Poisson, 1986ko hasiera-hasieran Susak argitaratutako liburua. Pako Aristik idatzitako hitzaurrea ere bertan aurkituko duzu. XX. Mendeko Poesia Kaieren web orrian badira Aranbarriri buruzko xehetasun gehiago. Datorren astean: Lehen bilduma 82-84, Mikel Antzaren narrazio liburua.

Efemerideak

1914 irailak 18: Balendiñe Albizu jaio zen Zumaian, eta iaz, irailaren 20an hil zen. Elixabete Garmendiak honako artikulu hau egin zuen Literatur Emailuetarako.

1919 irailak 19: Bitoriano Iraola hil zen Donostian.

1932 irailak 20: Xalbador Garmendia jaio zen

1772 irailak 21: Patrizio Meagher hil zen Italian.

1777 irailak 21: Juan Mateo Zabala jaio zen Bilbon.

1842 irailak 21: Jean Baptiste Camousarry hil zen Ziburun. Euskal Testu Klasikoen Gordailuan, Baionako euskal museoan aurkitutako eskuizkribuko bertsoak irakurriko dituzu

1942 irailak 22: Rikardo Arregi jaio zen Andoainen.

1982 irailak 22: Jose Manuel Estonba hil zen Urkiolan. Oh! Euzkadin elkarrizketa argitaratu zuten 1983ko martxoan. Hil eta hurrengo urtean.

1986 irailak 22: Migel Olasagarre Damaso Intza hil zen Intzan.

1905 irailak 23: Felix Markiegi jaio zen Deban.

1971 irailak 23: Jose Artetxe hil zen Donostian.

 

Agenda

Sonia Gonzalezek "Ugerra eta kedarra" liburua aurkeztuko du irailaren 18an (osteguna) 12:00etan Bilbao La Viejako Pirata tabernan. Argitaldaria: Txalaparta.

Mikelazuloko kideek "Eskubiko pareta" ikuskizuna (dantza, musika eta poesia) egingo dute irailaren 19an (ostirala) 20:00etan Oiartzungo Haurtzaro ikastolaren egoitza nagusian.

 


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: