Literatur Emailuak
83 zenbakia: 2003ko abuztuaren 14an
Susa literatura argitaletxea

Txirritaren bertso jarriak

Gaurko egunez, abuztuaren 14an, jaio zen Juan Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolari handia. Bere bertso ezagunak dio: "nere aitamenak izango dira beste larogei urtian". Bistan da larogei baino askoz ere urte gehiago iraun duela Txirritaren itzalak. Bizirik balego, 143 urte beteko zituen gaur. Udako freskagarri bezala eskaintzen dizkizugu haren bertso jarri guztiak.

Asteroko liburua: Mugarri estaliak

Castillo Suarezek 2000n eman zigun argitara bere lehen poema-liburua, Mugarri estaliak. Indar handiko poemak dakartzana, liburuak ahots propio adorestua erakusten du. Osorik irakur dezakezu hemen. Hurrengo astean: Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri, Koldo Izagirrek 1998an kaleratutako nobela.

Efemerideak

1828 abuztuak 14: Jean Baptiste Elizanburu jaio zen Saran. Piarres Adame Saratarraren zembait hitztorio Laphurdiko eskuaran liburua osorik dago Euskal Testu Klasikoen Gordailuan.

1898 abuztuak 15 : Ander Arzelus Luzear jaio zen Donostian.

1984 abuztuak 16 : Pierre Narbaitz hil zen Kanbon.

1950 abuztuak 17 : Pablo Zamarripa hil zen Sondikan.

1979 abuztuak 17: Iokin Zaitegi hil zen Arrasaten.

1845 abuztuak 18: Juan Inazio Iztueta hil zen Zaldibian.

1888 abuztuak 20: Louis Dassance jaio zen Ustaritzen.

1906 abuztuak 20: Ramon Artola hil zen Donostian.

1915 abuztuak 20: Koldo Mitxelena jaio zen Errenterian.

1953 abuztuak 20: Errose Bustintza Mañariko hil zen Mañarian.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: