Literatur Emailuak
82 zenbakia: 2003ko abuztuaren 7an
Susa literatura argitaletxea

Astero liburu bat: Itzalaren ertzean

Idazle zaildua dugu Pablo Sastre, liburu mordoska bat argitaratua. Narrazioak, bere jenero ohikoenetako bat, jasotzen ditu Itzalaren ertzean liburuak, orain osorik eskaintzen dizugunak. 1996an argitaratu zuen, Susa argitaletxearekin. Hurrengo astean: Castillo Suarezen poesia-liburua, Mugarri estaliak.

Anjel Lertxundi eta Iban Zalduaren hitzaldiak

Iragan uztailaren 17tik 19ra, Hasier Etxeberriaren zuzendaritzapean, "Idazketaren esperientzia: intuizioak eta irtenbideak (I)" izeneko jardunaldia izan zen EHUko Udako Ikastaroetan. Egun haietan entzun ahal izan ziren hitzaldietatik bi eskaintzen dizkizuegu oraingoan: Anjel Lertxundiren Ni poetikoa eta mentura eta Iban Zalduaren Euskal idazle arrakastatsu bihurtzeko plan estrategikoa.

Idauze Mendiko Ramuntxo pastorala

80 urtean pastoralik egin gabe egon ondoren, Idauze-Mendi herriak atondu eta ondu du aurtengo pastorala, Pierre Loti idazle frantziarrak 1897an idatzitako "Ramuntxo" nobelan oinarritutako izen bereko pastorala. Pier Pol Berzaitz musikari eta pastoralgileak idatzi du testua, batetik, Lotiren eleberrian ageri den euskaldunen arketipoak, eta, bestetik, istorio horren unibertsaltasunak erakarrita.
Berriak pastorala osorik eskaini du bere webgunean; eta testu osoa irakurri, afixa ikusi eta emankizunetako argazkiak ere kontsulta daitezke.

Efemerideak

1592 abuztuak 7: Arnaud Oihenart jaio zen Maulen.Oihenarten gaztaroa neurtitzetan daukazu Euskal testuen gordailuan.

1971 abuztuak 7: Luis Gonzalez hil zen.

1882 abuztuak 8: Emiliano Mujika jaio zen

1948 abuztuak 8: Amaia Lasa jaio zen Getarian.

1961 abuztuak 9: Nikolas Ormaetxea "Orixe" hil zen Añorgan. Bere poemak irakurgai dituzu XX. mendeko poesiak kaierak bilduman.

1897 abuztuak 10: Dominique Soubelet jaio zen. Begiraleak antzerki taldeko kide izan zen.

1901 abuztuak 10: Charles Bernadou hil zen

1961 abuztuak 10: Jean Etxepare Landerretxe hil zen

1999 abuztuak 10: Bernardo Estornes Lasa hil zen Donostian.

1899 abuztuak 11: Alejandro Tapia Perurena jaio zen

1939 abuztuak 12: Juan Bautista Eguzkitza hil zen

1924 abuztuak 12: Xabier Gereño jaio zen Bilbon.

1820 abuztuak 13: Joxemari Iparragirre jaio zen Urretxun. Bitoriano Gandiagak poema bat eskaini zion Iparragirreri.




Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: