Literatur Emailuak
78 zenbakia: 2003ko uztailaren 10ean
Susa literatura argitaletxea

 

Berandu da gelditzeko

Aste honetan osorik eskaintzen dizugun liburua nobela bat duzu, Unai Iturriagaren Berandu da gelditzeko. Zuria Beltz musika taldeko Mikel baxu-jolea du protagonista, Bilbo Zaharrean bizi dena Dionisos deitzen dioten irakaslearekin. Datorren astean: Jon Benitoren Aingurak erreketan poema liburua

 

Udan harpidetza eteteko aukera

Udan Literatur Emailurik jaso gura ez baduzu, harpidetza eteteko aukera duzu orain. Guri mezu labur bat igorrita, zuk nahi duzun asteetan ez duzu albistegi hau jasoko. Oporretatik bueltan berriro automatikoki berriztatuko dizugu harpidetza. Jakin ezazu halaber, uztailean eta abuztuan Emailuak egiten jarraituko dugula, eta Susako webgunean irakurgai izango dituzula beti. Mezuak hona igorri: susanews@armiarma.eus

 

Efemerideak

1969 uztailak 10: Rikardo Arregi hil zen auto istripuz Mendaron.

1915 uztailak 14: Mariano Izeta jaio zen Elizondon.

1934 uztailak 15: Manex Erdozaintzi-Etxart jaio zen Oztibarren. Bere poemak entzungai dituzu bere poesia kaieran.

1902 uztailak 16: Andoni Urrestarazu Umandi jaio zen Araian. Euzko Gogoa aldizkarian ohiko kolaboratzailea zen Umandi. Hemen Euskal kultura dala ta artikulu interesgarria.

1912 uztailak 16: Serafin Baroja hil zen Beran.

 

Agenda

Berria egunkariaren aldeko hitzak eta musika entzun ahal izango dira uztailaren 10ean (osteguna) 22:30etan Zarauzko Frontoi Txikian. "Hitzak eta doinuak" ikuskizunaren baitan testuak irakurtzen eta musika jartzen izango dira: Jon Maia, Olatz Zugasti, Jexuxmai Lopetegi, Asier Serrano, Iker Lopetegi, Bixente Martinez, Miren Aranburu, Jean Louis Hargous, Jon Benito, Motxian bertsolari eskola, Bihar berriz eta Pariak bai.

Raymond Carverren "Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean" liburua aurkeztuko dute uztailaren 11n (ostirala) 10:30etan Donostiako Udal Liburutegian. Euskaratzailea: Koro Navarro Argitaldariak: Elkar eta Alberdania.

Aritz Gorrotxategik "Taxi bat Hamletentzat" poema liburuan oinarritutako errezitala egingo du uztailaren 11n (ostirala) 19:30etan Zarauzko Olerti Etxean. Musikaz lagunduko dio Antton Sarasuak.

Getxoko udal liburutegiek 2.000 liburu aterako dituzte kalera abuztuaren 31 (igandea) bitartean. Letren terrazak kanpaina jarriko dute abian, liburuak irakurleengana gerturatzeko asmoz. Areetako geltokia, Andra Mari auzoko Sarri plaza eta Algortako geltokiko plazan jarriko dituzte liburuak.

 

 


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: