Literatur Emailuak
73 zenbakia: 2003ko ekainaren 5ean
Susa literatura argitaletxea

Jon Alonsoren Hodei berdeak

Jon Alonsok Hodei berdeak nobela berria aurkeztuko du datorren astean, ekainaren 13an (ostirala) goizeko 11:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Aurrerapen gisa, hementxe dituzu nobelaren lehen bi kapituluak. Joseba Jaka III. Literatur Bekako sariduna izan zen Jon Alonso, eta argitalpena Euskalgintza Elkarlanean Fundazioaren eta Susa argitaletxearen eskutik dator.

Astero liburu bat: Azken fusila

Duela hamar urte argitaratutako Edorta Jimenezen Azken fusila nobela duzu aste honetan osorik emana. 50etako hasieran abiatzen da kontakizuna: Onofreren etxeko atean hots egin dute gauean; asaldaturik atea zabaldu eta, gerran hiltzat jotako Juan agertu zaio: "Ez nok hil, Onofre. Makisan sartuta najagok, horrexegatik etorri nok hire etxera, laguntza behar joat!".

Azalaren kodea ingelesez

Dublin Writers Festival-ean izango da Miren Agur Meabe ekainaren 12an. Azalaren kodea liburuko poemak irakurriko ditu euskaraz, eta aldi berean Amaia Gabantxok ingelesera itzulitako batzuk ezagutuko dituzte entzuleek. The Code of the Skin izenburupean ingelesera itzulitako 18 poema horiek eskaintzen dizkizugu orain. Eta datorren asteko Literatur Emailuan "Azalaren kodea" osorik paratuko dugu.

Hitzen itzalean erakusketa

Mikelazulo kultur elkarteak elkartuta hamaika artista gazteek beren lanak erakutsiko dituzte "Hitzen itzalean" deituriko bi erakusketetan. Erakusketa bakoitzean lanak ezberdinak izanen dira baina hitzaren inguruko gogoeta artistiko baten inguruan gauzatuko dira biak. Erakusketa bakoitzean koadro, argazki edo instalazioetan oinarritutako poesia emanaldiak eskainiko dira inaugurazio gisa, Mikelazulon elkartzen diren idazleen eskutik. Erakusketak ondoko hauek izanen dira: Pasai Donibaneko Victor Hugo aretoan ekainaren 5etik 22ra bitartean. Olerki ikuskizuna ekainaren 5ean (osteguna) 19:30 izango da. Errenteriako Xenpelar Etxean ekainaren 16tik 30 bitartera. Ikuskizuna ekainaren 16an (astelehena)19:00etan.

Efemerideak

1878 ekainak 5: Bonifazio Etxegarai jaio zen Zumaian.

1975 ekainak 5: Gabriel Aresti hil zen Bilbon.

1903 ekainak 8: Maria Dolores Agirre jaio zen Errezilen.

1969 ekainak 8: Jose Olaizola hil zen Donostian. .

1983 ekainak 8: Manuel Olaizola Uztapide hil zen Ergoienen.

1878 ekainak 9: Luis Eleizalde jaio zen Bergaran.

1882 ekainak 9: Jose Antonio Irazusta jaio zen Tolosan.

1946 ekainak 10: Jose Ramon Astibia hil zen.

1968 ekainak 10: Pedro Sarriegi hil zen Hernanin.

Agenda

Bihotz Bakartien Klubak "Zakil alu hori" errezitaldi berria aurkeztuko du ekainaren 5ean (osteguna) 20:00etan Basaurin.

Mikel Martinezek hitzaldia eskainiko du Bilbo Zaharra forumean ekainaren 5ean (osteguna) goizeko 10:30etan Euskaltzaindiaren egoitzan.

Tene Mujika ipuin lehiaketako ipuinak liburu batean aurkeztuko dituzte ekainaren 6an (ostirala) 12:30etan Donostiako Bilintx liburudendan. Aurkezleak: Josu Jimenez Maia eta Xabier Artola idazleak. Argitaldaria: Elkar.

Iban Zalduak ipuin-irakurraldia egingo du ekainaren 6an (ostirala) 19:00etan Lekeitioko Kultur Etxean.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: