Literatur Emailuak
72 zenbakia: 2003ko maiatzaren 29an
Susa literatura argitaletxea

 

Txipiroiren bat edo beste

Aste honetako liburua Rafa Egigurenen lehendabizikoa duzu: Txipiroiren bat edo beste. Rafa Egigurenen poemak Joxemi Zumalaberen irudiez apaindurik argitaratu zituen Ustela Sailak 1981eko irailean. Datorren asteko liburua: Edorta Jimenezen Azken fusila nobela.

Efemerideak

1916 maiatzak 29: Jose Manuel Estonba ("Zolozarreta", "Luberri") jaio zen Irunen. Oh! Euzkadin elkarrizketa argitaratu zuten 1983ko martxoan. Aurreko urteko irailean hil zen Urkiolan.

1907 maiatzak 30: Antonio Arozena jaio zen Lasarten.

1923 maiatzak 31: Jean Haritxelhar Gexan Pontto jaio zen.

1993 maiatzak 31: Eusebio Erkiaga Endaitz hil zen Bilbon.

1981 ekainak 2: Nikolas Alzola Bitaño hil zen. Oh! Euzkadikoek beragaz egindako elkarrizketa plazaratu zuten 1980ko uztailean. Euzko-Gogoa aldizkarian berak idatzitako artikulua.

1936 ekainak 3: Jose Manuel Lujanbio Txirrita hil zen Altzan, Gazteluene baserrian.

1981 ekainak 4: Agustin Anabitarte hil zen Donostian. Donostia nobela osorik berrargitaratu zuen Susak Interneten 70. urteurrenaren karietara.

 

Agenda

Inazio Mujikak "Azukrea belazetan" liburua izango du hizpide maiatzaren 28an (asteazkena) 20:00etan Gasteizko Irakurle Klubarekin batera bertako Hikateneoan.

Joxemari Iturraldek "Zertarako balio du literaturak? 27 gauzetarako..." hitzaldia eskainiko du maiatzaren 29an (osteguna) 19:30etan Ondarroako Kafe Antzokian.

Joxean Agirrek "Romain zen bere izena" eleberria aurkeztuko du maiatzaren 29an (osteguna) 19:30etan Zarauzko Olerti Etxean. Aurkezle: Juan Luis Zabala.

Kirmen Uribek Bitartean heldu eskutik errezitala eskainiko du maiatzaren 30ean (ostirala) 22:00etan Abadiñoko liburutegian. Berarekin: Txomin Uribe (gitarra elektrikoa), Josu Aranbarri (zuzeneko margolana).

Bihotz Bakartien Klubak "Zakil alu hori" errezitaldi berria aurkeztuko du ekainaren 5ean (osteguna) 20:00etan Basaurin.

 

 


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: