Literatur Emailuak
71 zenbakia: 2003ko maiatzaren 22an
Susa literatura argitaletxea

"Merry Christmas, Panama!" esan zuen heriotzak

Euskaldunon Egunkariak 1999an argitaratutako "Merry Christmas, Panama!" esan zuen heriotzak duzu aste honetako liburua, Koldo Izagirrek idatzia Panamaren inbasioaren 10. urteurrenean. Inork ez zuen ulertzen nolatan inbadi zezakeen superpotentzia batek Panama bezalako nazio bat. Chorrillo izeneko auzoak 15.000 biztanle zituen; gauerdiz helikopteroek, hegazkinek eta gerra ontziek bonbardatu eta metrailatu zuten; Panamako unibertsitateko sismografoak 447 eztanda jaso zituen inbasioaren lehen 12 orduetan, hau da, eztanda bat bi minutuko, eta gehienak Chorrillon; kalkulatzen da 4.000 bizileku suntsitu zirela. Datorren asteko liburua: Rafa Egigurenen Txipiroiren bat edo beste, 1981ean Ustela Sailak argitaratua.

Azalaren kodea Dublinen

Miren Agur Meabe Dublinen izango da datorren ekainaren 12tik 15era burutuko den Dublin Writers Festival ospetsuan. Europa osoko idazleak batuko dira, eta Miren Agur Meabek Azalaren kodea liburuko poemak irakurriko ditu ekainaren 12an (ostirala) 15:00etan. Miren Agur Meabegaz batera izango dira John F. Deane (Irlanda), Katie Donovan (Irlanda), Knut Odergard (Norvegia) eta Alex Susanna (Katalunia). Entzuleek euskaraz entzungo dituzte Meaberen poemak, hori bai, Amaia Gabantxok egindako ingelesezko bertsioa irakurri ahal izango dute Dublingo jaialdian.

Efemerideak

1811 maiatzak 22: Gregorio Arrue jaio zen Hernanin.

1943 maiatzak 22: Henriette Aire jaio zen Urepelen.

1883 maiatzak 24: Robustiano Ortuzar jaio zen Bermeon.

1888 maiatzak 24: Tene Mujika (Robustiana Mujika) jaio zen Deban. Zeruko Argiak elkarrizketa egin zion 1972an.

1841 maiatzak 25: Felipe Arrese Beitia jaio zen Otxandion.

1906 maiatzak 26: Pedro Sarriegi jaio zen Hernanin.

1941 maiatzak 27: Toribio Alzaga hil zen

1667 maiatzak 28: Jacques Bela zuberotarra hil zen.

1891 maiatzak 28: Krispin Beobide hil zen Tolosan.

1901 maiatzak 28: Justo Mokoroa jaio zen.

1908 maiatzak 28: Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri jaio zen Irurin. Igela aldizkarian Goixian argi hastian khantorea irakurriko duzu.

Agenda

Inma Erreak "Literatura eta harrikoa" liburua aurkeztuko du maiatzaren 22an (osteguna) 11:45etan Iruñeko Nabarralde etxean. Aurkezleak: Aingeru Epaltza eta Jose Angel Irigarai. Argitaldaria: Pamiela.

Egunkariaren aldeko "Hitza eta doinua" jaialdia eginen dute maiatzaren 22an (osteguna) Donibane Garazin.

Itxaro Borda kalakan arituko da maiatzaren 22an (osteguna) 19:30etan "Euskal Kulturaren Ajeak eta Literatura" jardunaldietan Bilboko Euskaltzaindiaren aretoan. Antolatzaile: Bilbo Zaharra Forum.

Hasier Etxeberriak Eulien bazka liburua izango du mintzagai maiatzaren 28an (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEKren euskaltegian. Antolatzailea: Asapala kultur elkartea.

Joxemari Iturraldek "Zertarako balio du literaturak? 27 gauzetarako..." hitzaldia eskainiko du maiatzaren 29an (osteguna) 19:30etan Ondarroako Kafe Antzokian.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: