Literatur Emailuak
69 zenbakia: 2003ko maiatzaren 8an
Susa literatura argitaletxea

Kea behelainopean bezala

Aste honetako liburua Harkaitz Canoren lehendabizikoa duzu: Kea behelainopean bezala, 1994ko apirilean argitaratua. Liburuko bost poema entzun ere egin ditzakezu, idazleak berak irakurririk. Datorren asteko liburua: Jon Alonsoren Katebegi galdua nobela.

Auskalo anaia non dabilen

1978ko maiatzeko lehen astean puntuka ibili ziren, nolabait esan, Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoria. Txiki Benegasek Ipar Euskal Herriko anaiak topatzeko zituen arazoak izan zituzten hizpide, nagusiki, baina gehiago ere bai: 68ko maiatzari buruzko erreflesioa, polizien arazo psikologikoak, atxiloketak... Auskalo anaia non dabilen izenburua zeukan aste hartako Baietz astea gaizki bukatu saileko artikuluak. Zenbaki hartako Zeruko Argian, bestalde, esanguratsua da _besterik ez jartzearren_ Maiatzaren 1ari buruzko artikulu nagusiaz gain, erreportaia zetorrela udal hauteskundeen atarian sortu berria zen Herri Batasunari buruz.

Efemerideak

1810 maiatzak 8: Martin Hiribarren jaio zen Azkainen. Txistu y Tamboliñ aldizkariak Montebideoco berriac (1853) osorik Interneten argitaratua dauka. .

1909 maiatzak 10: Manuel Olaizola Uztapide jaio zen Endoian.

1907 maiatzak 11: Bernardo Estornes Lasa jaio zen Izaban.

Etienne Salaberri gogoan

Etienne Salaberri Heletan jaio zela mendea betetzen dela eta hainbat hitzaldi antolatu dituzte Donostia eta Gasteizen. Joxe Azurmendi "Etienne Salaberriren pentsamenduaz" arituko da maiatzaren 14an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Psikologia Falkultateko Areto Nagusian. Pako Sudupek "Salaberriren kazetaritza politikoa" aztertuko du maiatzaren 14an (asteazkena)12:00etan Gasteizko : Filologia Fakultatean. Jean Louis Davantek maiatzaren 15ean (osteguna) 12:30etan hitz egingo du Etienne Salaberriri buruz Donostiako Irakasle Eskolan.

Gasteizko gaztetxean III literatur astea

"Liburuak: hamaika ate mundura" lelopean, Gasteizko gazte asanbladako liburutegiak beste literatur aste bat antolatu du. Lehen ekitaldia Xabier Izaga idazlearen hitzaldi bat izan zen "Literatura zerraila-zulotik" gaiarekin. Maiatzaren 7an (asteazkena) 20:00etan "Emakume txikanoak eta literatura" izeneko hitzaldia emango du Amaia Ibarraranek. Literaturaz gozatzeko aukera izango da hurrengo egunetan ere, eta tartean musika ekitaldi batzuk antolatu dituzte. Gainera, gaztetxeko liburutegia egunero irekitzen dute, eta milaka liburu daude bertan sailkatuak eta gaika ordenatuak. Gogoratu, Gasteizko gaztetxeko liburutegiaren oinarria, euskal presoek Herrera de la Mancha espetxean sortu zuten liburutegia dela, dispertsio politikaren ostean, liburu guztiak bildu eta duela urte batzuk Gasteizko gaztetxekoek bere gain hartu zuten material guzti hori.

Agenda

Jane Austen idazlearen "Harrotasuna eta aurrejuzkuak" liburua aztertuko dute maiatzaren 7an (asteazkena) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan, bertako Irakurle Klubekoek.

Munduko herri baten literatur ekimenak irakurraldi berezia egingo duu maiatzaren 8an (osteguna) 20:00etan Iruñeko Iruñezar euskaltegian. Bertan izango dira testuak irakurtzen: Nagore Amondarain (Zantzoa), Igor Aranbarri (Diapoesia), Iñigo Aranbarri, Pako Aristi, Jon Benito, Gari Berasaluze, Bihotz Bakartien Kluba, Lutxo Egia, Aitzol Ezeiza (Mikelazulo), Sonia Gonzalez, Laura Mintegi, Jose Luis Otamendi eta Fer Gebara (Mao Tse Punk).

Pello Lizarraldek "Hirira doan bidea" liburua izango du hizpide maiatzaren 9an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteko Irakurriz Dibertitzen Gara ekimenarekin.

Egunkariaren aldeko hitzak eta musika entzun ahal izango dira maiatzaren 9an (ostirala) 20:00etan Berako kultur etxean. Testuak irakurtzen egongo dira: Kirmen Uribe, Mikel Taberna, Castillo Suarez, Iñigo Aranbarri, Jose Luis Otamendi, Kepa Urbieta (Diapoesia) eta Bihotz Bakartien Klubeko kide batzuk. Musikariak: Petti eta Etxeko uzta, Anari eta Xabier Montoia.

Joxerra Gartziak "Metafora zertarako" itaunari erantzungo dio maiatzaren 12an (astelehena) 19.30etan Oreretako Mikelazulo elkartean

"Hitz eta irudien katea" erakusketaren inaugurazioa egingo dute maiatzaren 13an (asteartea) 19:30etan Mikelazulokoek, Miren Agur Meabek idatzitako lehen kate begiarekin hasi eta beste testuen irakurketarekin.

"Oteitza Mikelakobazuloan" gaia jorratuko dute maiatzaren 14an (asteazkena) 19:30etan Jose Antonio Urbeltz eta Jose Angel Irigaraik bereziki prestatutako olerki eta testu irakurketa batean.

"Bagdad, mila eta bat gau". Patxi Zubizarretak "Zikoinaren hegaldia" (literatura arabiarrari hurbilketa bat) aurkeztuko du, Pello Ramirez akordeoi eta txelo jotzaileak lagundurik maiatzaren 14an (asteazkena)20:15etan, Bilboko Kalderapekon, Euskal Txokoak antolaturik.

Itxaro Borda kalakan arituko da maiatzaren 22an (osteguna) 19:30etan "Euskal Kulturaren Ajeak eta Literatura" jardunaldietan Bilboko Euskaltzaindiaren aretoan. Antolatzaile: Bilbo Zaharra Forum.

Hasier Etxeberriak Eulien bazka liburua izango du mintzagai maiatzaren 28an (asteazkena) 20:00etan Txurdinagako AEKren euskaltegian. Antolatzailea: Asapala kultur elkartea.


Nahi izanez gero, orain arteko Literatur Emailuak irakurgai dituzu Susa literatura argitaletxeko webgunean.


Izena emateko edo kentzeko, bidal itzazu zeure datuak beheko laukiak bete ondoren.

izena: e-posta helbidea: